“RTVEko informazio sistemen erabilera seguruari buruzko” arauak Espainiako telebista eta irrati kate publikoko kazetarien korreoak gainbegiratzeko eta lanerako darabilten edozein gailu monitorizatzeko baimena ematen dio katearen zuzendaritzari. RTVEk zibererasoen arriskuak argudiatu ditu.
RTVEko ehun kazetari baino gehiagok neurria arbuiatu dute, eta iNews komunikazio plataformaren bidez ondorengo testua sinatzen ari dira: “Ez diot RTVEri baimenik ematen nire korreoa, telefonoa, tableta edo beste edozein gailu nire baimenik gabe gainbegiratzeko”.
Korporazioak ezarritako arauak Espainiako Konstituzioak babesten duen sekretu profesionalerako eskubidea haustea suposatu lezake. Kazetariek esan dute “Espainiako Konstituzioaren aurkako erasoa larria” dela, horregatik diote araua ezingo litzakeela indarrean jarri —otsailaren 15ean aplikatzen hastea aurreikusten da— sekretu profesionala babestuta egongo dela bermatu arte.