Repsolek 4.251 milioi euro irabazi ditu 2022an, aurreko urtean baino %70 gehiago

  • Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak, Antonio Brufau presidenteak eta administrazio kontseiluak irabaziak handitu dituzte 2022an. 2023an akzionisten ordainsariak %11 igoko dituzte.

Josu Jon Imaz, Repsoleko kontseilari ordezkaria eta EAJko presidente ohia.

2023ko otsailaren 16an - 10:49
Azken eguneraketa: 18:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Repsolek 4.251 milioi euro irabazi ditu 2022an, 2021ean baino %70 gehiago. Energiaren prezioa handitzearekin batera izan du irabazietan hainbesteko gorakada gas eta petrolio enpresak. 2010. urtetik izan duen irabazirik handiena da.  

Repsolek %11 handituko ditu akzionisten ordainsariak 2023an, urrian adierazi zuenez. Horrela, 200.000 milioi akzio amortizatu ditu; horrek 520.000 inbertsoreri eragingo die.

Enpresako buruen soldatak ere igo egin dituzte 2022an. Hain zuzen, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak 4,13 milioi euro irabazi zituen, 2021an baino %3,5 gehiago. EAJko presidente ohiak petrolio enpresako zuzendari exekutiboa denetik 32 milioi euro irabazi ditu. Antonio Brufau presidenteak, berriz, 2,81 milioi euro jaso zituen, aurreko urtean baino %1,4 gehiago. Repsolen administrazio kontseilua 15 kidek osatzen dute, eta haien irabaziak  ere handitu dituzte: 11,67 milioi euro, %13,3ko igoerarekin. 

 

 


Ekonomia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.