Raúl Castro ordezkatzeko prestatzen ari da Kuba

  • Iraultzaren arrakastatik ia sei hamarkada igaro direnean, Castrotarrek Kuba gobernatzeari utziko diote. Ostegun honetan iragarriko dute zein izango den herrialdeko presidente berri eta Raúl Castroren ordezko. Miguel Díaz Canel presidenteordeak ditu aukera gehien eta ez da espero norabide aldaketa handirik.


2018ko apirilaren 18an - 15:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kubako Asanblea Nazionalak erabakiko du presidente berria eta aurreikuspenak betetzen badira, Miguel Díaz Canel 57 urteko ingeniari elektronikoa izango da aukeratua. Hala, Iraultza egin zuen belaunaldiak hurrengo belaunaldiei emango lieke lekukoa eta boterea, eta epe motzean behintzat, ez da espero aldaketa handiegirik; Raúl Castrok urteotan eraman duen politikari jarraikortasuna emango zaiola uste dute adituek. Castrok berak Alderdi Komunistako idazkari nagusi izaten segituko du.

Fidel anaia ordezkatu zuen Raúl Castroren gidaritzapean, sektore pribatua zabaldu da urteotan (gaur egun kubatarren ia %30ek sektore pribatuan egiten dute lan), kanpo zorra birnegoziatu da, herritarrek bi urtez legalki atera daitezke irlatik bertako ondasunak galtzeko arriskurik gabe, eta AEBekiko harremanak normalizatzeko urratsak eman dira, besteak beste.


Irakurri gehiago: Kuba Nazioartea Amerika
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kuba kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Enegarrenez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...