Ramadanean otoitz eta barau dagi munduaren laurdenak


2002ko urriaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11:59
Pello Zubiria pzubiria@argia.eus Munduko milioika musulmanentzako, azaroaren 6an hasiko da urteko hilabeterik bereziena. Ramadan sasoia da. Egun horietan, barau egingo dute egunsentitik ilunabarrera. Hilabete horretan ospatzen baitute Jainkoak Koranaren lehen bertsoak errebelatu zizkiola Mahoma edo Mohammad profetari. Barne hausnarketa, otoitz eta autokontrol aroa da. Musulmanen egutegian bederatzigarren hilabetea da Ramadana. Egunez barau egin, sarritan otoitza praktikatu, meskitetara gehiago joan eta ahaideak eta betiko lagunak bisitatuz, hilabete horretan musulmanek beren familien komunitatearen barne loturak sendotuko dituzte. Barauak irauten duen orduetan -egunez- ezin du sinestunak ez erre ez sexu harremanik eduki. Egunaren bukaeran baraualdia iftar izeneko errezoarekin batera etengo da, hurrengo egunsentia arte. Baraualdia aurten abenduaren 6an bukatuko da. Ramadana bukatu eta Shawwal izeneko hurrengo hilabeteari bide ematen dion festak Id-al-Fitr du izena (Baraua Hausteko Jaia). Hiru egun iraunen du ospakizun berezi horrek. Islama da azken urteotan sinestun kopuruz gehien hazi den erlijioa. Eta munduko bigarrena da jarraitzaile kopuruan. 1996ko datutan, Asian 1.022 miloi biztanle sinesmen horren barruan zegoen katalogatua, biztanleriaren herena. Afrikan 426 milioi ziren urte horretan, populazioaren % 60 inguru. Guzti horiei Europa, Amerika eta Ozeaniako musulmanak gehituta, mundu osoan 1.482 milioiko kopurua ematen zuen duela sei urte, hau da Lurrak zeuzkan 5.772 milioi biztanleen %26ª. Urteko hazkunde tasa islamarentzako % 6,4koa zen urte horietan, eta beste batekin konparatzekotan, kristauen kopuruak garai berean % 1,46eko hazkundea zeukan. CIAren dokumentaziotik ateratako datu horien gainean, islamaren gune bat baino gehiagotan ikus daiteke gaur egun mundu osoan 1.900 milioitik gora izango direla kalkulatzen dutela. Eta azkenean, Frantzia, Britainia edo Amerikako Estatu Batuak bezalako herrialde aurreratuetan islama da jarraitzaile kopuruz bigarren erlijio nagusia. "Gaitzaren Ardatzaren" kontrako guduan buru-belarri murgilduta azaltzen den AEBen barruan, 140 milioi kristauen artean 10 milioi musulman bizi dira. * Erreportajea osorik irakurri nahi izanez gero egin klik hemen Beste lotura batzuk: - Islama ez-musulmanontzako, gaztelaniaz eta frantsesez. - Muslims-culture, news and issue forums. AEBko Buffaloko gune islamiar aberatsa, link ugarirekin. - Islam For Today. Mendebaldean musulmanen fedea hedatu nahi du. - Islamic World - Islam Search Engines - Korana gazteleraz eta frantsesez - Islam World - Musulmanak munduan herrialdez herrialde - Le Monde Diplomatique-ren Islam dossierra

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude