“Què faig si...” (Zer egingo dut...) katalanez bizitzeko gida

  • Ohikoak diren hainbat egoeren aurrean nola jokatu erakusten du "Què faig si..." (Zer egingo dut...) gidak, Ara egunkariak plazaratua Plataforma per la Llengua elkartearen laguntzaz.


2020ko maiatzaren 30ean - 08:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Euskaraz bizi nahi dugunontzat ere guztiz baliagarria" da, txiokatu du Kike Amonarriz soziolingusitak. Izan ere, egunerokoan katalanez hitz egitea zaila dirudien egoeretan nola jokatu erakusten du gida horrek. Egileen hitzetan, haren helburua da katalanez bizi nahi duten pertsona guztientzat baliagarriak izan daitezkeen jarraibideak eskaintzea.

Galdera-erantzunak dira gidaren ardatz. Lehen galdera, esaterako, honako hau da: "Inor gaztelaniaz hitz egiten gerturatzen zaizu. Zer egingo dut?". Eta bi erantzun posible aukeran: "Gaztelaniaz" egin, ala "katalanez". Bata ala bestea klikatu, egindako hautuaz azalpen laburra agertuko zaigu pantailan. Galdetegiaren amaieran, katalanaren aurkako erasoak salatzera dei egiten du Plataforma per la Llenguak.

Ara egunkariak sareratutako gida interaktibo honek, eguneratzen doan Què faig si...? gida du oinarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-14
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Eguneraketa berriak daude