Errusiako hauteskundeetan, Vladimir Putin presidenteak botoen %87 lortu du eta agintean izango da 2030era arte. Putinek adierazi du Navalni trukatzeko ituna egina zuela oposizioko kidea hil baino egun batzuk lehenago.
2.000 urtean agintea hartu zuenetik, sekula izan duen garaipenik handiena eduki du. Botoen %87,29 lortu du eta beste sei urtez jarraitu ahal izango du agintaldian. 2020an, Konstituzioaren klausulak aldatu zituen, eta horri esker, 2030ean berriz aurkeztu ahal izango da 71 urteko mandataria. Parte-hartzea inoizko handiena izan da, %77,44 eta 1991n ezarritako errekorra gainditu du, %74,66.
Bigarren postuan gelditu da Nikolai Kharinotov Alderdi Komunistako kidea botoen %4arekin. Vladislav Davankov zentro eskuinekoa hirugarrena izan da botoen %3arekin. Ehuneko bera lortu du Leonid Slutskik.
Oposizioak ez du bozketan parte hartu. Hautagaiak erregistratu gabe gelditu dira hainbat arrazoi teknikorengatik edo forma akatsengatik. Ukrainarako bakea lortzea babesten duten hautagaiek ere ez dute parte hartzerik izan.
Navalni trukatzeko asmoa zuela esan du
Putinek adierazi du Alexei Navalni oposizioko kide ezagunena, hil aurretik, Europan preso dauden errusiarrengatik trukatzeko ituna egina zuela. “Baina zoritxarrez gertatu zena gertatu zen”, esan du, eta heriotza “gertakari tristetzat” jo du. Berak baldintza bakarra jarri zuela adierazi du, “ez dadila bueltatu. Baina horrelakoa da bizitza”.
Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.
Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.
Baina duela... [+]
Gauza jakina zen 2022ko apirilean Ukrainak uko egin ziola bake ituna sinatzeari Errusiarekin. Putinek Afrikako delegazioaren aurrean erakutsi zuen Istanbulen proposatutako bake hitzarmena, 18 artikuluz osatua. Gudak jarraitu du, eta orain Mendebaldeko herrialdeak Ukrainari... [+]