Puigdemont: "Europak erabaki beharko du, eta pentsaezina litzateke demokrazia ez aukeratzea"

  • Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumaren harira, estatu demokratiko serio batean Espainiako Gobernuaren jarrera onargarria ote den galdetu du Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak Europako Parlamentuan. Auzi horretan “Europak irtenbidearen parte izan behar duela” adierazi du, eta ezin dituela begiak itxi errealitate horren aurrean.   


2017ko urtarrilaren 25an - 10:32
Puigdemontek esan duenez, Madrildik erantzunik jaso ezean, herritarrek emango diote balioa erreferendumari (Arg: RTVE)

Erreferenduma herritarren nahia ezagutzeko mekanismorik “argiena, indartsuena eta onartuena” dela esan du Puigdemontek Bruselan. Haren ustez, auzi horretan jokoan dagoena ez da independentzia, demokrazia baizik. Hori dela eta, Europaren arazoa ere badela azpimarratu du presidenteak, eta horrenbestez, “ezin duela beste leku batera begiratu”.

Katalunian independentziaren aldeko jarrerak nabarmen egin du gora, presidentearen hitzetan: “Milioi eta erdi pertsona irten dira kalera Diada egunean. Eta ez behin, sei aldiz baizik”. Horrez gain, Kataluniako Parlamentuan ere igoera hori islatu dela azaldu du, duela bost urte hamalau diputatu independentista baitziren, eta orain 72, Legebiltzarreko gehiengoa.

Galdeketa bat adosteko bost bide proposatu ditu Kataluniako Gobernuak. Puigdemontek esan duenez, Madrildik erantzunik jaso ezean, herritarrek emango diote balioa erreferendumari. Horrez gain, balizko independentziaren ostean Katalunia Europar Batasunaren parte izatea aldarrikatu du.

Jordi Sole (ERC), Josep-Maria Terricabras (ERC) eta Ramon Tremosa (PDeCAT) eurodiputatuek antolatu dute ekitaldia, eta bertan aritu dira hizketan Carles Puigdemont, Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordea eta Raul Romeva Generalitateko Atzerri Kontseilaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude