Espainiako erregearen abdikazioa bideratzeko legea prestatzen ari da PSOE

  • Espainiako erregearen abdikazioa eta haren ondorengotza bideratzeko legea ari da prestatzen PSOE, Público egunkariak azaldu duenez. Urte hasieratik alderdiaren ildo politikoa definitzeko Konferentzia Politikoa egiten ari dira, eta monarkiari buruzko hainbat eztabaida mahaigaineratu dituzte.


2013ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
PSOEren Konferentzia Politikoan parte hartu duten kideak (Argazkia: Publico)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alderdiaren zuzendaritzak ez du erregeak bere kargua orain uztea nahi. PSCko buru Pere Navarrok otsailean eskatu zuen abdikazioa, eta Rubalcabak haren hitzak gaitzetsi zituen. Dena den, Navarroren eskakizunak ez ziren errepublikaren aldekoak, Borboiko Felipek zuzendutako trantsizio baten alde agertu baitzen.

PSOEko gazteek bultzatuta, batez ere, Espainiako monarkiari buruzko eztabaida piztu da egunotan egiten ari diren Konferentzia Politikoan. Erret-etxea Gardentasun legearen barnean sartzea bultzatu dute Diputatuen Kongresuan, eta senatariek eta diputatuek bezala, errege familiako kideen ondarea publiko egitearen alde agertu dira. Errepublikari buruz ere eztabaidatuko dute, nahiz eta PSOEko zuzendaritzatik ez zaion inolako keinurik egin.

Gobernua ere erregearen abdikazioa arautzeko legea prestatzen ari da, Público egunkariak dioenez. Hala ere, azpimarratzen dute PSOEk ez duela PPrekin gaia eztabaidatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSOE
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!