EHU

Protesta giroan egiten ari dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak

Zuzeneko jarraipena
  • Nekane Balluerka EHUko errektore aukeratuko dute gaur. Horretarako baina, erroldaren herenak parte hartu beharko du, eta ikasle mugimenduko hainbat taldek abstentziorako eta mobilizaziorako deia egin du. Hauteskundeen eta mobilizazioen inguruko albiste eta iritzien jarraipena egingo dugu hemen.

Ikasle mugimenduaren prentsaurrekoa Arriagan

Ikasle mugimenduak prentsaurreko jendetsua egin du Arriagan, eguerdiko gertakerak baloratu eta errektoretzarako hauteskundeez eta unibertsitate publikoaz duen iritzuia emateko.

Prentsaurrerkoan, era berean, polizia Leioako campus barrura sartu izana salatu dute, baita zenbait hedabideren "manipulazioa" ere.

 

Ikasleek errektoretzan gutuna utzi nahi izan dutenean istiluak hasi dira

Manifestazioaren amaieran ikasleek gutuna irakurri dute eta errektoretzara eraman nahi izan dute. Momentu horretan Ertzaintzarekin enfrentamenduak hasi dira Berriako kazetari Garikoitz Goikoetxeak jaso duenez:

 

Harrikadak eta kargak izan dira eta Berriako kazetariak Twitter bidez zabaldu duenez kazetari bat zauritu dute buruan.

 

Egoera momentu honetan

Ikasle Abertzaleak-ek azaldu duenez Ertzaintzak bi aldiz kargatu du manifestazioan eta horietako batean pertsona bat atzeman du. Hainbat muinutuz manifestazioa geldirik egon da eta tentsioa izan da ikasle eta ertzainen artean, baina momentu honetan mobilizazioak aurrera darrai; ehunka lagun ari dira bertan.

 

Tentsioa eta pertsona bat atzemanda momentu honetan

Europa Pressek Pericope zerbitzuaren bidez erakusten duenez Ertzaintzak pertsona bat atzeman du eta tentsio handia dago une honetan manifestazioan:

 

Ertzaintzak manifestazioa geldiarazi du

Topatu.eus-en arabera Ertzaintzak manifestazioa geldiarazi du eta gazte bat atxilotu du.

Informazioa eguneratzen ari gara.

"Gora ikasleon borroka!" oihukatuz ehunka lagun bildu da Leioan

Hedabide handi gehienek "normaltasuna" eta "istilurik eza" nabarmendu dute oraingoz EHUko errektoretzarako hauteskunde egunaren inguruan:

 

Manifestazioa hastear da, ehunka ikasle bertaratu dira
Ertzaintza Leioako campusean sartu da

Leioan ikasle m,anifestazioa hasi aurreko uneeetan Ertzaintzaren agente ugari sartu da. Iñaki Goirizelaiak iragarri zuen segurtasun neurri bereziak hartuko zituztela. Argazkia Buiaka!-k zabaldu du Twitter bidez:

 

Gasteizko autobusetako ikasle guztiak identifikatu ditu Guardia Zibilak

Hara Ba! hedabideak azaldu duenez Gasteiztik Leioara abiatutako lau autobusetako ikasle guztiak identifikatu ditu Guaria Zibilak, hiorren ondoren aurrera egiten utzi diete:

 

ARGAZKIA | Guardia Zibila autobus barruan

Gasteizko Ikasle Abertzaleak Twitter bidez zabaldutako irudia. Guardia Zibila autobus barruan sartu eta nortasun agiria eskatzen ari da ikasleei:

 

Hauteskundeen emaitzak 20:30etan jakingo dira

EHUk ohar bidez jakinarazi duenez, gaurko errektoretzarako hauteskundeen emaitzak 20:30ak inguruan jakingo dira. Hona hemen unibertsitateak emandako datuak:

"Errektorea sufragio unibertsal haztatuaren bidez hautatzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen duten 47.705 pertsonak bost taldetan banatzen dira: unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 2.239 irakasle doktore; unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten 311 irakasle ez doktore; gainerako 2.965 irakasle eta ikertzaile; 40.352 ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako 1.879 langile. Esan bezala, botoa haztatua da: irakasle doktore iraunkorrei % 56,25 dagokie; irakasle iraunkor ez-doktoreei, % 7,50; gainerako irakasle eta ikertzaileei, % 2,09; ikasleei % 22,08; eta, azkenik, administrazio eta zerbitzuetako langileei, %12,08."

 

Guardia Zibilak Leioara doazen autobusak geldiarazi ditu

Gasteizko hiriburutik gutxienez hiru autobus abiatu dira Leioara, bertan 12:00etan egingo den manifestazioan parte hartzeko. Ikasle Abertzaleak jakinarazi duenez Guardia Zibilak geldiarazi egin ditu Leioako campusera doazen autobusak.

 

 

Beste sei ikasleri jarri diete isuna San Mamesko desalojoagatik

Guztira 41 dira Herri Unibertsitatea egin asmoz egindako itxialdiagatik zigorturiko ikasleak. Jakinarazpenik gabe jarri diete isuna azken sei ikasleei. Ostegunean Leioara joateko deia egin dute.

Guztira 41 dira jada joan den urteko martxoan San Mamesko Herri Unibertsitatean parte hartzeagatik isuna jaso duten ikasleak. Buiaka.info-k jakinarazi duenez, hain zuzen, beste sei ikasleri iritsi zaie isuna aste honetan. Jakinarazpenik gabe heldu zaiela adierazi dute.

25.000 eurotik gorakoa izan liteke isuna orotara, beraz. Mozal legea oinarri hartuta jarri diete isuna guztiei.

Zigorraren kontra Herri Unibertsitateari Mozalik Ez dinamika jarria dute martxan. Ostegunean Leioako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. 

 

Albiste hau Topatu.eus argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Agiria | Zer eskatzen diogu Errektoregaiari?

EHUko errektoretzarako hauteskundeak direla-eta Nekane Balluerkaren hautagaitzari agiria igorria dio Steilas sindikatuak, unibertsitateak aurrean dituen erronkak nabarmenduz.

http://www.argia.eus/albistea/zer-eskatzen-diogu-errektoregaiari

 

EHUko errektoretzarako bozak gaur, kritika eta protesta artean

Nekane Balluerka EHUko errektore izateko hautagai bakarraren alde botoa eman edo ez erabaki beharko dute gaur ikasle, irakasle eta langileek. Leioan mobilizazio jendetsua antolatu dute 12:00etan.

Informazio gehiago:

http://www.argia.eus/albistea/ehuko-errektoretzarako-bozak-gaur-kritika-eta-protesta-artean

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


EHUko irakasle eta ikertzaileek grebarako deia egin dute

Asteazkena da lehen greba eguna: irakasle eta ikertzaileak daude deituta. Martxoaren 12rako ere berriz egin dute deia: EHUko langile guztientzat da hura. Irakasle eta ikertzaileen “prekarizazioaren” kontra egin nahi dute protesta. 


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Eguneraketa berriak daude