2018an bezala, ahobiziak eta belarriprestak izango dira. 2020ko berrikuntza ariguneak dira, hots, entitateek, dela denda txiki, saltoki handi, erakunde publiko, lantegi edo herriko elkarte, euskaraz egin ahal izateko guneak sortuko dituzte.
Hurrengo Euskaraldia ez da 2019aren hondarrean izango, 2020an baizik. Hala ere, oraingoan, prestaketa lanak urte eta erdiz luzatuko dira. Euskaraz aritzeko ariketa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4a bitartean egingo da. Hamabost eguneko ariketa izango da, beraz, aurtengoa.
Iaz bezala, ahobiziek eta belarriprestek protagonismo handia izango dute, eta egiteko bera. Hala ere, Euskaraldiaren antolatzaileen nahia da aurten bi rolak hobeto azaltzeko ahalegin handiagoa egitea eta ariketa sakonago eta zorrotzago egiteko aukera izatea. Iaz hizkuntza gaitasunarekin lotu ziren bi rolak, eta horregatik, ahalegin berezia egingo dute rol bakoitzak zer esan nahi duen azaltzen. Iaz bezala, identifikazio txapak eramango dira paparrean. 2018an 225.000 herritarrek eman zuten izena. Jende gehiagok parte hartzea nahi dute antolatzaileek, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jende kopurua hori baino handiagoa baita.
2020ko berrikuntza ariguneak izango dira. Ariguneak euskara ulertzen dutenak eta euskara dakitenak elkarrekin euskaraz arituko diren gune kolektiboak dira. Entitateek, hau da, edozein motako erakunde publiko, enpresa, denda edo herri elkartek halako guneak sortzeko erraztasunak jarriko dituzte eta gune horietako pertsonek ariketan parte hartzeko nahia adierazi beharko dute. Euskaraldiaren antolatzaileek ariguneak sortzen eta identifikatzen egingo dute lan. Ariguneak barrura begira edo kanpora begira sor daitezke. Adibidez, barrura begira, enpresa bateko bilerak euskaraz egin daitezke parte hartzaileek euskaraz ulertzeko gaitasuna dutelako eta enpresan zuzendaritzaren eta langileen artean bilera horiek arigune bihurtzea erabaki dutelako. Kanpora begira, saltoki handi batek saltzailez osatutako arigune bat sor dezake erosleak euskaraz artatzeko.
2018ko Euskaraldian parte hartu zutenen artean hiru galde-sorta banatu ziren eta hortik abiatuta egindako ikerketaren emaitzak irailaren bukaera aldera emango dira.
Urte eta erdiko kronograma
Herri batzordeak
2018ko Euskaraldian 405 herri batzorde sortu ziren Euskal Herrian. Asko Euskaraldia bukatu ondoren desegin ziren, beste batzuek aurrera egin dute. 2020an gauzatuko den Euskaraldirako herri batzordeen izen-ematea jada hasi da. Batzordeek abendura bitartean izango dute izena emateko aukera.
Entitateak
Lehen urratsa arigunea sortzeko gai diren aztertu behar dute, alegia, ea guneko kideek euskara ulertzeko gaitasuna duten. Azterketa hori egiteko izen-ematea 2019ko urritik 2020ko uztailera bitartekoa izango da.
Azterketa eginda, arigune izateko izena emateko epea 2019ko azaroan irekiko da eta 2020ko uztailean itxi.
Ahobiziak eta belarriprestak
2020ko irailetik aurrera eman ahal izango dute izena.
Euskaraldiaren antolatzaile nagusiak iazko berak dira: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskaltzaleen Topagunea. Haiekin batera arituko dira Euskarabidea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]