Espainiako Futbol Ligak informazio grafikoa monopolizatu nahi duela salatu dute fotokazetariek

  • Futbol liga profesionaletako entrenamendu eta partidetan argazkiak atera ahal izatea eskatu diote fotokazetarien elkarteek Espainiako Osasun Ministerioari.


2020ko maiatzaren 20an - 20:40
LFP Ligak, berak kontratatutako argazki-agentzia baten bidez eskaintzen du entrenamenduen kobertura grafikoa/ Argazkia: pxhere.com

Espainiako Estatuko hainbat fotokazetari elkartek, Euskal Herriko EIGE eta Nafarroako NAGE informatzaile grafikoen elkarteek tartean, hedabideak liga profesionaletako entrenamenduetara joaterik ez izateari buruzko artikulua indargabetzeko eskatu diote Espainiako Osasun Ministerioari. BOEn maiatzaren 9an argitaraturiko SND/399/2020 aginduko 39.6 artikuluaz ari dira zehazki. "Gure eskaeraren oinarria da kontraesana dagoela komunikabideak funtsezko jardueratzat jotzearen eta aipatutako aginduaren artean", diote informatzaile grafikoen elkarteek, plazaratutako oharrean.

Elkarteok eskatzen dute entrenamenduetan edota partida ofizialetan euren lana libreki egin ahal izatea. "Izan ere, Ligak, berak kontratatutako argazki-agentzia baten bidez eskaintzen du jarduera horien kobertura grafikoa. Prentsa-askatasuna murrizteaz gain, lehia-desleiala gertatzen ari da, kirol honen zaleentzat interesgarria den informazioaren ikuspegi partzialari bide emanez". Salatu dutenez, gainera, "jarduera horiek kubritzen dituzten eta pandemia sortu zenetik berez kaltetuak izan diren informatzaile profesionalei kalte ekonomiko eta laboral izugarria eragiten die".

Fotokazetariak "jabetzen" dira COVID-19ak sortu duen egoeraz eta, hortaz, futbol entrenamenduetan haien lana "osasun-agintariek unean-unean zehaztuko dituzten segurtasun-berme guztiekin" egingo litzatekeela adierazi dute. "Izan ere, orain arteko entrenamenduak kubritzeko erabilitako guneek behar besteko tamaina dute, jokalari edo teknikarien eta informatzaile profesionalen artean behar adina distantzia mantentzeko".

Haien hitzetan "inkoherentea" da egoera honetan ospitale, ZIU, gorputegi edo zaharren egoitzetan argazkiak atera ahal izateko baimena izatea, eta kirol-instalazio eta futbol-zelaietara sartzen ez uztea.

"Ligak informazio grafikoa monopolizatu nahi du"

Aipatu oharra sinatu duen elkarteetako bat Asturiasko Fotokazetari Profesionalen Elkartea (APFA) da. Asteazkenean elkarretaratzea egin dute Mareoko Futbol Eskolaren atarian, euren egoera azaleratu eta informazio eskubidearekin jokatzen ez dela aldarrikatzeko.

"Gurea funtsezko jarduera baldin bada, gertatzen ari denari buruz libreki informatu beharko genukeela uste dugu", adierazi du elkarteko bozeramaile Juan Carlos Tuerok; "Pandemia baliatuz, futbolarekin lotutako informazio grafikoaren monopolioa lortu nahi dute, informazioak bakarra ez baizik eta anitza izan behar duenean".

Bestalde, maiatzaren 26an, Espainiako Kazetari Elkarteen Federazioak (FAPE) ere eskatu du fotokazetariek entrenamendu eta partidetan argazkiak ateratzeko aukera izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fotokazetaritza
Gervasio Sánchez. Gerrako fotokazetaria.
"Ezin dugu bakeaz hitz egin agintariek armak finantzatzen badituzte"

Eskarmentu handiko fotokazetaria da Gervasio Sánchez (Córdoba, Andaluzia, 1959). Aragoin bizi da, Zaragozan, baina munduko gatazka eta gerra-eremuak bisitatu eta bertatik informatzen du oso maiz. Heraldo de Aragón tokiko egunkariarentzat beti, eta audientzia... [+]


Gaztelubide elkarteko Danbor Nagusiak argazkilari bati eraso egin zion Donostiako danborradan

San Sebastian eguneko bandera igoeran, ez zen dena festa izan. EITBk emandako irudietan ikusi zen moduan, tentsio une bat izan zen, Jose Ramon Mendizabal Mendi Gaztelubide elkarteko Danbor Nagusiak, argazkilari bati eraso egin zionean. IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaile den Jon... [+]


Gerda Taro. Itzaletik argitara
Robert Caparen aurpegi ezezaguna

1937ko uztailaren 26a, El Escorial (Madril, Espainia). Goizaldea da, eta bezperan larri zaurituta eramandako emakume gazteak azken hatsa eman du El Goloso ospitale ingelesean. Historiara Espainiako 1936ko gerrako enfrentamendurik odoltsuenetakoa bezala pasako zen Bruneteko... [+]


Zoramenaren barruan pausa txiki bat

Mundua konprenitzea ez dago oraintxe erraza. Sekula egon bada. Garai ez oso eder bezain interesgarriak bizi ditugu eta nahi adina ertz topa ditzakegu, lupa eskuan, sakon aztertzeko. Eguneroko bizimoduaren abiadurak bere zurrunbiloan harrapatuta gauzkan honetan, abuztua hartzen... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
‘Lumineszenteak’ lanean emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argitara ekarri dituzte

Irantzu Pastor argazkilariak eta Igone Mariezkurrena kazetariak 63 emakumeren bizitza-historiak bildu dituzte izen bereko erakusketa eta liburuan. Egiturazko indarkeriaz gain beste indarkeria ikusezinak jasaten dituztenen testigantzak bildu dituzte Palestinan, Indian, Lakota... [+]


Eguneraketa berriak daude