Futbol Ligak informazio eskubidea urratzen duela salatu dute euskal fotokazetariek

  • Euskal Herriko EIGE eta Nafarroako NAGE informatzaile grafikoen elkarteek deituta, fotokazetariek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun goizean Alaves, Reala eta Osasunaren instalazioen atarian, Informazio eskubidea dugu jokoan lelopean. Espainiako futbol Ligak asmoa agertu du partidetan lan egiteko baimena emateko soilik bere argazkilari propioei edo klubetakoei. Euskal fotokazetarien hitzetan, erabakiak informazio eskubidea urratuko luke.

     

Zubietako elkarretaratzea / Argazkia: @RubenPlaza8

2020ko maiatzaren 28an - 11:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Futbol Ligak informazio grafikoa "monopolizatu" nahi duela salatu dute egunotan Espainiako Estatuko hainbat elkartek, EIGEk eta NAGEk barne. Futbol liga profesionaletako entrenamendu eta partidetan argazkiak atera ahal izatea eskatu diote Osasun Ministerioari.

Ibaiako elkarretaratzea Arabako Kirol Prentsa Elkarteak babestu du.

"Aurrera egiteko sektore guztiek laguntza behar dutenean, ez dago laguntza hoberik informazioaren profesionalei lana erraztea baino", adierazi dute Taxoaren bildutako argazkilariek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fotokazetaritza
2022-08-02
Gerda Taro. Itzaletik argitara
Robert Caparen aurpegi ezezaguna

2020-12-15
Irantzu Pastor Ordoki. Indarkeria matxistaren isla argazkietan izozten
"Gatazka egoerak bizi dituzten emakumeen bizipenak biltzen ditugu"

Eguneraketa berriak daude