“Oraindik zaila egiten da kamerarekin egiten dugun hori kazetaritza ariketatzat hartzea”

  • "Susmoa nuen, eta dut, orokorki, kazetaritzara dedikatzen garenon artean ere, fotokazetaritza ez dagoela kazetaritza bezala onartua. Agian, galdetuz gero, ehuneko handi batek baietz, kazetaritza dela esango dute, baina eguneroko martxan ikusten da hori ez dela egia", aitortu du Gari Garaialdek, saria jaso ostean.

Gari Garaialde. Argazkilaria: Dani Blanco

2019ko urtarrilaren 25ean - 17:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Fotokazetaritza aintzat hartua izan delako pozik agertu da Garaialde, eta euskal kazetaritzan kameraren atzean daudenek duten lekuaz egin du gogoeta. Izan ere, "badakit gauzak ez direla gehiegi aldatu, eta oraindik ere zaila egiten dela kamerarekin egiten dugun hori, bere horretan, kazetaritza ariketatzat hartua izatea, baina hau pausotxo bat bada. Izan daiteke".

Gari Garaialdek irudien bidez egiten du kazetaritza, historiak kontatzen ditu, gizartearen eta garaiaren isla diren historiak, eta zehazki, azken boladan kontatu dizkigun historiengatik saritu dugu: jaioterritik Europara migrazio bidaia luzea egitera kondenatuta daudenak ekarri ditu paperera, eta haien nekea, etsipena, esperantza, babesa, elkartasuna, noraeza, aterpea, ametsak... bikain narratu dizkigu, argazki bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.