Edurne Pasaban: Lehen emakumea eta ia bakarra munduan

  • Gaur, maiatzak 17, hamar urte betetzen dira Edurne Pasaban mendizale tolosarrak Shisha Pangma igo zuela. Bera izan zen hamalau zortzimilakoak osatu zituen lehen emakumea. Bi gehiagok soilik lortu oraingoz balentria hori: Gerlinde Kaltenbrunner austriarrak 2011n eta Nives Meroi italiarrak 2017an.


2020ko maiatzaren 17an - 07:57
"Niri gertatu zait mendian istripua izan, hiru kide hilda ikusi, beste bat eta ni bizirik geratu, eta egoista bihurtzea. Zure lagunak hilotz ikusten dituzu, eta hala ere, 'hauek ez daukate zereginik eta nik hemendik atera behar dut' pentsatzen duzu / Edurnepasaban.com

1998an egin zuen Pasabanek zortzimilako bat (Dhaulagiri) igotzeko lehen saiakera, baina tontorretik 272 metrora zegoela atzera egin behar izan zuen, elur gehiegi baitzegoen. Hiru urte geroago, 2001ean, igo zuen lehen zortzimilakoa, Everest (8.848 m), hirugarren saiakeran. Eta 2010eko udaberrian azken biak: Annapurna (8.091 m) eta Shisha Pangma (8.013 m).

Himalaiatik itzuli eta denbora gutxira, 2011n, Sustrai Colinak elkarrizketa egin zion ARGIArentzat. Handik ekarri ditugu pasarte hauek:

ARGIA: Zer sentitzen duzu heriotzaren aurrean?

Edurne Pasaban: Berez denontzat hor dagoen mamua da, baina egia da mendizaleon egunerokoan presenteago dagoela. Ni oso beldurtia naiz, heriotzari beldurra diot, hilotz bat ikusteak izutzen nau... Oso sentimendu humanoak dira, inork ez du auto-istripu batetik ateratzen duten gorpua ikusi nahi. Baina han zaudenean, beste erremediorik ez daukazulako agian, berehala egokitzen zara. Niri gertatu zait mendian istripua izan, hiru kide hilda ikusi, beste bat eta ni bizirik geratu, eta egoista bihurtzea. Zure lagunak hilotz ikusten dituzu, eta hala ere, “hauek ez daukate zereginik eta nik hemendik atera behar dut” pentsatzen duzu. Ez zara jartzen ez histeriko ez ezer, beldurrik ere ez duzu pasatzen. Gero bai, behera heldu eta akabo, hilabeteak pasako dituzu ezin buelta emanda, baina momentuan... Mendizaleok askotan esaten dugu mendian hil nahi dugula, bertan hartu nahi dugula atseden, baina nik ez, nik ez dut heriotza hori nahi. Nik gure aitona bezala joan nahi dut mundutik, 90 urterekin, etxeko ohean, bilobak inguruan ditudala.

Pasaban, Kangchenjungan gora / Edurnepasaban.com

A: Hala ere, Kangchenjungan behera, ezinaren ezinez, bertan uzteko eskatu zenien lagunei.

P: Gailurra egin eta laugarren kanpamentuan pasa behar izan genuen gaua, eta behera abiatu ginenerako 48 ordu neramatzan ezer jan eta edan gabe. Sekulako txakalaldiak eman zidan. Orduan esan nien kideei bertan uzteko, ezin nuela gehiago. (...) Lagunei hori esan nienean, sekulako ezina neraman motxilan, baina era berean, banekien lagunek ez nindutela bertan abandonatuko. Uste dut kideek ematen dizuten segurtasuna dela mendiak duen sentsazio aberats eta garrantzitsuena.

A: Zure espedizio guztiak ez dira gailurrera heldu, eta topikoa dirudien arren, apustu egingo nuke porrot horiek tontorrak bezain aberats eta garrantzitsuak izan direla.

P: Frakaso guztietatik ikasten da zerbait. Askotan eman dut buelta beldur nintzelako, edo toki batzuetatik pasatzeko teknikoki behar beste prestatua ez nengoela ohartzen nintzelako. Hortaz kontziente izanik, zure beldurrak gainditu eta teknikoki prestatzea edo ofizioz aldatzea baizik ez zaizu geratzen.

MOUNTAINEERS FOR HIMALAYAS

“Erdi Aroan bizi den herri bat da Nepal”, zioen Pasabanek ARGIAko elkarrizketan: “Munduko gobernu guztiak ustelak badira, hangoa are ustelagoa da. Nik ulertzen ez dudana da Everestera igotzeko baimenak 10.000 euro balio baditu eta hurrengo urterako 300 eskaeratik gora onartuta baldin badaude, non galtzen den diru hori. Nepalentzako Everest Parisentzako Eiffel Dorrea da, baina ateratako etekinak ez dira bertan inbertitzen. Bailara horretan egindako obra, basoberritze, ureztatze eta abarrak kanpoko GKE eta fundazioek egin dituzte, bertako gobernuaren mespretxu osoarekin. Guk, esaterako, 95 ume hartzen dituen heziketarako aterpetxea daukagu bertan, baina gobernuak gutaz paso egiten du. Sentitzen dugulako egiten dugu egiten duguna”.

Mountaineers for Himalayas fundazioaz ari da Pasaban. Berak sortua den heinean, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak hizketan jarri zituen mendizale tolosarra eta El Salvadorreko giza eskubideen defendatzaile eta feminista Morena Herrera. Bideo honetan duzue solasaldia, euskarazko azpi-idatziekin:


Azkenak
40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Eguneraketa berriak daude