Mehatxuen ondorioz, Madrilen egitekoa zen Euskal Herriko epaiketei buruzko hitzaldia bertan behera


2014ko urtarrilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Gobernuko Madrilgo ordezkariak ekitaldia debekatzea eskatu zuen, “terrorismoa goratu” zitekeela iritzita.

Bi hizlarik hartu behar zuten hitza Madrilgo ekitaldian: Joseba Permachek, 35/02 sumarioko auzipetu gisa, alegia “Herriko Tabernen auzia” izenez ezaguna den epaiketarengatik, eta Amaia Elkanok, 26/11 sumarioko inputatu bezala, hau da “Gazte Erakundearen kontrako auziko” kide bezala.

Madrilgo Lavapies auzoko Potemkin Zentro Sozial Okupatuan egitekoa zen saioa.

"Askatasun falta" eta "demokrazia eza"

Solasaldiarekin aurrera ez jarraitzeko arrazoiak, antolatzaileen esanetan bi dira: epaiketen prozedurak arriskuan ez jartzea eta antolatzaileen aurkako saioak saihestea.

“Askatasun falta” eta “demokrazioa eza” kritikatu dituzte plataformako kideek. Iragarri dutenez, aurrerantzean lanean jarraituko dute, “Espainiako Audientzia Nazionala betetzen duten epaiketak salatzen”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
Eguneraketa berriak daude