Porlan hautsa bota diete Tapia, Olano eta Goiari, Pasaiako portuko kutsaduragatik protestan

  • Pasaiako portuko ekitaldi batean herritar batek porlan hautsa bota die Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiari, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori eta Donostiako alkate Eneko Goiari: "Hau da egunero jasaten duguna Pasaiako portu zikin honetan", esan die.


2018ko azaroaren 21ean - 15:39
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Besteak beste EiTBk jaso dute gertaturikoa iruditan.

Agintari politikoak Trintxerpe eta Herrera arteko oinezko bidea inauguratzen ari ziren asteazken goizean, EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkari Jesús Lozak eta Pasaiako Portu Agintaritzako Felix Garciandiak lagunduta.

Badian Bizi plataformak elkarretaratzea egin du inguru hartan jasaten duten kutsadura eta zikinkeriagatik protestatzeko. Sarritan salatu dute haien osasuna kaltetzen duela portuko zenbait jarduerak, eta duela hiru hilabete moila batean gertaturiko sute handiak herritar askoren haserrea bizitu du.

Felix Garciandiaren ostikoa

EiTBren eta Vocentoren arabera elkarretaratzean zegoen lagun bat izan da, plataformako kideengandik aldendu ondoren, politikariengana hurbildu eta porlan hautsa bota diena. Momentu horretan, irudietan ikus daitekeenez, Garciandiak ostikoz jo du herritarra eta honek "nik ez zaitut zu jo" esanez erantzun dio.

Ondoren bizkartzain batek atzeman du. Ertzaintzak agintariei eraso egitea egotzita atxilotu du herritarra.


Pasaiako portua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...