Pasaiako portuko sutearen afera fiskaltzaren esku, Badian Bizi plataformak salaketa aurkeztu ondoren

  • Abuztuaren 2an Pasaiako portuan izandako sutea salatu du Badian Bizi plataformak fiskaltzan. Afera ikertzeko eskatu dute bizilagunek eta horrekin batera, kaltetutako ehun herritar ingururen sinadurak aurkeztu dituzte auzitegian.


2018ko abuztuaren 22an - 08:57
Inguruko herriei ere eragin zien abuztu hasierako sutearen keak (argazkia: Pasaia.eus).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Josu Pikabea eta Karmen Clemente bizilagunek hitz egin dute Badian Biziren izenean. Berria egunkariak jasotako adierazpenen arabera, “osasunaren eta ingurumenaren aurkako delitua” izan zen abuztuaren 2ko sutea bizilagun hauen ustez.

Instituzioen jarrera ere kritikatu dute salaketa fiskaltzan aurkeztearekin batera, herritarrei ez zietela informatu deitoratuz. “Oraindik ez dakigu sutean ze material erre zen, ezta ze partikula isuri ziren ere airera eta uretaa”, adierazi dute Badian Biziko kideek. “Erantzuleak bilatzeko” eskatu diote fiskaltzari.

Lezoko kaian zegoen txatarrak su hartu zuen hil honen hasieran: 2.000 tona material ziren, dagoen informazioaren arabera blokeetan trinkotutako autoz osatua. Suteak ke adar handia eragin zuen eta Gipuzkoako hainbat lekutatik ikusi ahal izan zen, egoera larria eraginez –inguruko etxeetako leihoak ixteko gomendatu zuten larrialdi zerbitzuek–.


Pasaiako portua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...