Pasaiako portuko sutea datutan

  • Ostegunean Pasaiako portuan, Lezoko aldean piztutako suteak, aire kalitatean zuzenean eragin zuen, bereziki Pasaian, Lezon, Oreretan eta baita Donostian ere. 11:00 aldera, Pasaiako portuan biltzen den txatarra zama batek su hartu zuenean hasi ziren arazoak. Erakundeetatik lasaitasuna transmititu bazuten ere, leihoak ixteko gomendioa ere zabaldu zuten.


2018ko abuztuaren 06an - 08:18
Argazkia: Donostiako Suhiltzaileak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez naiz gai hauetan aditua, beraz hauek datu gordinak dira, interpretazio gehiegirik gabe; erakundeek beraiek egindako irizpideak erabiliz ez bada. Hau da, aire kalitatearen txosten ofizialeko datuak baliatuko ditut honetarako eta bertan esaten direnetan oinarritu.

Aireko partikula kopurua (PM10) faktorea eta Lezoko estazioa bakarrik hartuko ditugu kontutan. PM10 partikulak atmosferan barreiatuta dauden 2,5 eta 10 µm bitarteko diametroko partikula solido edo likidoak dira. Osagai nagusiak konposatu ez-organikoak (silikatoak, aluminatoak, metal astunak, etab.) eta karbono partikulekin lotutako konposatu organikoak (kedarra) dira.

Jarraian, orduko batezbesteko balioekin (urteko batez bestekoa) eta PM10-en eguneko batez besteko balioekin egindako kalkuluak Lezorako. (Iturria: EAE-ko airearen kalitatearen urteko txostena).

2016 urtea – Kasuen prozesamenduaren laburpena (orduk balioak): 16,4μg/m3 (batezbestekoa).

2016 urtea – Kasuen prozesamenduaren laburpena (eguneko balioak): 24μg/m3 (90,4P*) [Maximoa: 83 μg/m3]

Hauek, 2016ko azken datuak Lezoko estazioari dagokionez, esan bezala orduen media, eguneko datuetan 90,4P faktorea eta maximoa. Bada atzoko datuak hauek izan ziren (Iturria: Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazioa – Orduko batezbestekoen datuak). [Deskargatu datuak]

Orduka (eguneko batezbestekoa): 40,08 μg/m3

Argazki oina

Orduko garapena ikusten badugu aldiz, sutea hasi zen momentua 11:00k aldera izan zela eta 18:00etan kontrolatzen hasi zirela kontsideratuz, batezbestekoa 75,88 μg/m3 litzateke. 2016ko urteko datuekin alderatuz, datuek guztiz gainditzen dute ohikoa dena.

Denbora horretan onargarriak diren neurketak behin baino gehiagotan zeharkatu ziren (40 μg/m³ arte kontsideratzen da onargarria).

Eguneko batezbestekoa kontsideratuz gero eta hau 40,08 μg/m3 izanik justu ibiliko litzateke. Sutea eman zen momentukoa hartuz gero 75,88 μg/m3; argi pasako luke langa.

Horretaz gain, hainbat momentuan maximoak apurtu zituen, onargarria denetik oso gainetik kokatuz.

Datuei dagokionez, ni baino hobeagoak badira larritasunaren tamaina neurtzeko, baina alarmarik sortu gabe, argi dago badirela kontutan hartzeko zenbait datu. Argi dago aldiz, osteguna ez zela egun normal bat izan Oarsoaldean, edo bai, kexa asko hortik ere etorri baitziren. Hau zerbait puntuala izan bada ere, urteetako utzikeria eta zonalde oso baten bizitza esperantza txikitu eta gaixotasun tasa handitzea, finean, bizitza duin bat izateko aukerarik ez edukitzea, ez da gertaera puntual bat, arazo estruktural bat baizik.

* PM10-erako, urteko eguneko maximoaz eta 50eko eguneko balioa gainditzen den kopuruaz gainera, urteko 90,4 pertzentila (P90,4) kalkulatzen da eguneko batez besteko balioetarako, eta hori urteko 36. balio altuenaren baliokidea da.

Artikulu hau Etzi.pm agerkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-10-10 | ARGIA
Gaur arratsaldean aurkeztuko dugu "Bizitza baten txatalak" liburua

Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.


2025-10-10 | Estitxu Eizagirre
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”

Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]


Kurrillo arrunta
Udazken tronpetak

Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]


2025-10-06 | Garazi Zabaleta
Elena Aguerre
“Hemengo barietateetan ez da sailkatze lanik egin jateko sagarrak ukaiteko”

Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]


2025-10-06 | Jakoba Errekondo
Sagar inaurkina

Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]


Loreen agurra

Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.


Mungiako Atxuri ibaian ere Interkonexioko obretako bentonita agertu dela salatu du Udalak

URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea dute helburu.


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan

2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]


Lyo... zer? Lyocell, Galizia sutu duen industriaren modako hitza

Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]


2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


Milazangoa
Asko bai, baina ez mila

Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]


2025-09-29 | Jakoba Errekondo
Garde herrian intxaurrondoek izena dute

Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.


Eguneraketa berriak daude