Poloniako Gobernuak atzera egin du abortua guztiz debekatzeko asmoarekin

  • Abortu eskubidea aldarrikatzeko greba egin zuten milaka emakumek urriaren 3an Polonian. Manifestazio horiek direla eta, abortua guztiz debekatzen duen lege-proiektua bertan behera utz dezake gobernuak.


2016ko urriaren 06an - 09:50
'Astelehen Beltza' Polonian. (Arg.: Titles)

‘Astelehen Beltza’ deituriko protestak eragina izan du Polonian. Izan ere, “legearen inguruan hausnartzera eta umiltasunez jokatzera irakatsi” diela adierazi du Jaroslaw Gowin Hezkuntza eta Zientzia ministroak, Associated Press agentziak zabaldu duenez.

Horretaz gain, abortua guztiz debekatzeko lege asmoarekin ez dutela jarraituko eman du aditzera Senatuko bozeramaile den Stanislaw Karczerskik.

Abortua debekatuta zegoen dagoeneko Polonian, salbuespen batzuekin: bortxaketak, intzestuak eta amaren bizitza arriskuan jartzen duten kasuak. Parlamentuak irailaren 23an tramitera onartu zuen legearen arabera, aldiz, abortua debekatuta egongo litzateke kasu guztietan. Horrelakorik praktikatzen duten emakumeek bost urteko kartzela zigorra jasoko lukete, baita laguntzen dieten medikuek ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude