Poliziek eta Guardia Zibilek Soziedad Alkoholikaren kontzertu bat eragotzi nahi dute Galizian

  • Soziedad Alkoholika musika talde gasteiztarrak Pontevedran (Galizia) jo behar duen kontzertuaren aurka agertu dira Union Federal de Policia sindikatua eta Union de Guardias Civiles elkartea.


2014ko abuztuaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Soziedad Alkoholikak abuztuaren 9an joko du Pontevedran (argazkia: SA).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Harrituta” daudela adierazi dute bi erakundeek prentsari bidalitako agiri batean. Soziedad Alkoholikaren kantek “segurtasun indarren kontrako gorrotoa” zabaltzen dutela esan dute.

Galiziako hiriko jaien lehen egunean, abuztuaren 9an, joko dute gasteizarrek eta segurtasun indarren ordezkariek Pontevedrako Udalari gomendatu diote taldeak kobratuko duen diru kopuruarekin talde galiziarrak kontratatu ditzatela. “Ez daude prest zergen bidez ematen dugun dirua, gainontzeko Pontevedrako biztanleena bezala, gu iraintzeko eta laidoztatzeko erabil dadin”.

La Voz de Pontevedra egunkariak argitaratu duenez, polizien ordezkariek hiru kanta aipatu dituzte Soziedad Alkoholikaren kontzertua bertan behera utz dezaten eskatzeko arrazoi gisa: Sindrome del norte, Explota zerdo eta Presunto culpable.

Hazte Oir plataforma eskuindarra sinadurak biltzen hasi da kontzertuaren kontra, baina ez dira 800 biltzera ere iritsi.

Ez da Soziedad Alkoholika taldea jazartzen duten lehenbiziko aldia. ETAren biktimen elkarteek bultzatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten taldekideek, "terrorismoa goratu" zutelakoan. 2006an absolbitu zituzten.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.