Epaitegietan geratuta egon eta gero, 2016an onartutako legea martxan jarriko da irailetik aurrera. 1978 eta 1999 urteen artean gertatutako polizia gehiegikerien aitortza eta erreparazioa lortzeko aukera izango dute biktimek eta familiek.
Legea 2016an onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarreran, baina ordutik auzitegietan geldi dago jaso dituen helegiteak direla eta. Orduan Alderdi Popularra zegoen agintean Espainiako Gobernuan, eta PPk zein Ciudadanosek helegitea jarri zioten legeari. PSE boterera iritsi zenean, negoziaketa batzuen ondoren eta artikulu batzuk aldatu ostean, legea adostu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Ciudadanos eta PPk Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegiteak gaindituko direla espero da, eta hala izatekotan, irailaren erdialdean onartuko da dekretua.
Nahiz eta 1978 eta 1999 urteen artean izan diren estatuaren biktimen zifra ofizialik ez izan, Eusko Jaurlaritzak 315 eta 447 biktima aitortuko direla aurreikusten du. Hala ere, Jonan Fernandezek, Bake eta Bizikidetzako idazkariak, kopuru hori tentuz hartu beharrekoa dela esan du: “Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izan dezaketenak dira horiek, baina legeak aitortzen die biktima estatusa lesiorik izan ez dutenei ere”.
Hiru kalte-ordain izatea espero da; kalte-ordain oparoena elbarritasun larria eragin dien biktimei emango zaie, 390.000 eurokoa; kide bat hil dieten familiei, berriz, 135.000 euroko kalte-ordaina emango diete; eta elbarritasun partziala eragin dietenei, berriz, 35.000 eurokoa.
Legez kontrako errepresio egoeran eskubideak urratu zaizkien biktimek administrazio ebazpena edo ebazpen judiziala aurkeztu beharko dute. Ondoren, Balorazio Batzordearen esku egongo da biktima izaera aitortzea, kalteen balorazioa egitea eta ondorengo ebazpenak egitea.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
1985ean Guardia Zibilak Mikel Zabalza bahitu, torturatu eta hil zuela 40 urte dira aurten. Hori dela-eta, ekimen berezia antolatu dute hainbat eragilek: autobus ibiltari batek erakusketa eramango du herriz herri, kasuari buruz oraindik erantzunik gabe dauden galderak... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.