Gutxienez hiru gazte atzeman dituzte Nafarroako hiriburuan, desordena publikoak eragin eta aginteari eraso egiteagatik. Iazko martxoaren 17ko greba orokorrean izandako gertaerekin lotura izango luke operazioak. Hiru gazteak jadanik libre daude.
Ikasle Abertzaleak-ek jakinarazi du goizean, etxetik klasera bidean, bi ikasle atxilotu dituela Espainiako Poliziak Iruñean, antza denez LOMCEren kontra 2016ko martxoan egindako greba orokorrean parte hartu eta bertan jazo ziren istiluen harira. Geroago etorri da hirugarren atxiloketa.
Goizean goizetik poliziaren presentzia handia izan da hiriburuko hainbat ikastetxetan. Nolanahi ere, Naiz-ek argitaratu duenez hiru gazteak aske geratu dira dagoeneko.
Ostegun iluntzean elkarretaratzea deitu dute "ikasleen kontrako erasoa" salatzeko, 20:30etan Nabarreria plazan.
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]