PODCAST #66 | Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek

  • 2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak zein kanporaketa ilegalak frogatzeko bideo eta lekuko andana izan arren, orain arte inoiz ez duelako Justiziaren aurrean berea defenditu beharrik ukan. Etorkinak “mehatxu” gisa dauzka, eta senidetasuna alde batera utzirik, zibersegurtasunean eta armagintzan inbertitzen dabil. Jenofa Berhokoirigoin kazetariak eman digu honen berri, ARGIAn idatzi duen artikuluan oinarrituta.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!