PODCAST 2x18 | “Festaren kapitalismoa”-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik

  • 1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek eta Jenofa Berhoirigoinek azaldu digu kontzeptua bere artikulua oinarri hartuta.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Entzun saioa osorik:

Ikusi programaren teaserra:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!