Plastikozko ontziak birziklatzearen truke deskontuak egingo dituzte Istanbulgo metroan

  • Plastikozko ontzikiak biltzen dituen makinak jarri ditu Istanbulgo Udalak metroko makinen alboan. Plastiko gehien ekoizten eta gutxien birziklatzen duen Europako herrialdea da Turkia.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 11n - 12:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beherapenak  dituzte Istanbuleko metroko erabiltzaileek, plastikoa birziklatuz gero. Metroko txartela eskuratzeko makinen alboan jarri dituzte makina hauek, eta birziklatutako plastikoaren araberakoak izango dira beherapenak. 0,33 zentilitroko botila baten truk 2 zentabo eskuratuko dira, litro batekoaren truk 6 eta aluminiozko laten truk 9.

Urrian onartu zen proiektua Istanbulgo Udalean, eta orain aste gutxi jarri da abian metroaren zenbait sarreretan. 25 makina ezarri zituzten, baina urte berria etortzerako 100 izatera iristea da helburua.

 

 


Hondakinen kudeaketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.