Hauteskunde kanpainako kinielak albo batera utzi eta bost gai giltzarritan jokoan dagoena jaso du ARGIA aldizkariak. Bigarrena da hau: Euskararen plana Araban. 2008ko irailaren 1ean Euskara Zerbitzua jarri zuen abian Arabako Foru Aldundiak. Aurreko bi legegintzaldietan, zortzi urtez, PPk izan zuen agintea, eta herrialdean euskara normalizatzeko plan zehatzik ez zegoen. PPren agintaldiaren ondoren EAJ, EA eta Aralarren arteko hirukoak hartu zuen Foru Aldundiaren gobernua. Kultura, Euskara eta Kirol diputatu izendatu zuten EA alderditik Lorena Lopez de Lacalle. Gasteiztarrak “zortzi urteko desertuko zeharkaldia” deitu zion PPren jardunari.
Urtebetera, lehen aldiz, Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu zuten 2010 eta 2013 urte aldirako. Planak Arabako zazpi kuadrilletan (Agurain, Aiara, Añana, Guardia-Arabako Errioxa, Gasteiz, Kanpezu, Arabako Mendialdea eta Zuia) izango zuen balioa eta baita Trebiñuko Konderrian ere. Hiru jomuga nagusi zituen planak: hizkuntz eskubideak bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea eta koordinazio eta lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontuarekin abiatu zen. Besteak beste, euskara teknikari sarea egituratu eta osatzea lortu zuen Lorena Lopez de Lacalleren Euskara Sailak. Lehen ere hainbat euskara teknikari ari zen lanean udal batzuetan, baina Araba hartuko zuen sarerik ez zegoen. Teknikari sarea osatzea estrategikotzat jo zen EAren agintaldian, eta EAJrenean ere hala izan da.
EAJk EAren ildoa segi du
2010eko azaroan, EAk eta EAJk Foru Aldundirako zuten ezkontza apurtu egin zen, eta ondorioz, EAJk Malentxo Arruabarrena izendatu zuen Kultura, Euskara eta Kirol Saileko diputatu. Asti gutxi izan du EAJk askorik egiteko. PPren agorraldiaren ondoren, EAk hasitako norabideari segi dio EAJk. Sei hilabete hauetan Arabako euskalgintzako eragileekin bilerak egin ditu, bakoitza zertan den eta zer egin litekeen aztertu asmoz. 2013ra arte aurreikusita dagoen Euskararen Plan Estrategikoari baietz esan dio eta Araban euskara teknikarien sarea egituratu eta trinkotzea lehentasunen artean du. Aurrera begirako estrategiei dagokionez, euskara gazteen artean sustatzea du sailak ildo nagusienen artean. Ez da ahaztu behar Araban gazteak direla, inondik ere, euskara gehien ezagutu eta erabiltzen dutenak.
Zer gertatuko litzateke, esaterako, Kultura, Euskara eta Kirol Saila PSEren esku geratuko balitz? Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan sozialistak dira buru, eta baita Gasteizko Udaleko Euskara Sailean ere. Foru Aldundiko Euskara Saila elkarlanean ari da Gasteizko Udalarekin eta HPSk lana ondo egiten ari dela adierazi dio behin baino gehiagotan Aldundiari. PPk zer egingo lukeen batek daki. Dena dela, ezin pentsa daiteke EAren aurreko zortzi urteko agintaldiko lehortea itzuliko denik. Adibide bat baino ez da, baina Lorena Lopez de Lacallek 2009an Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu zuenean PPk ez zuen aurkakorik esan.
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.