Dakidaneraino, Madrilgo gutxienez hiru egunkaritan agertu zen Perkainen hilberria (1835-01-16): “Juan Inda, hobeki Juaniko Perkain bezala famatuta, Espainia-Frantzietako euskal herrietan inoiz izan den pilotaririk sonatuena, joan den abenduaren 27an hil da, egoera zinez errukarri batean”.
Ohi bezala, erantzun baino galdera gehiago zekarren atzetik albisteak.
Hastekotan ere, denean berdintsuak zirenez, aise zuten hiru pasarteek ezagun jatorri bera zutela, eta egitekoen zerrendan sartzen zen, beraz, iturriaren bilaketa.
Beste alde batetik, eta albistea egunkarietara nondik eta nola iritsia zen gorabehera, Aldudeko elizako liburuek hartzen zuten nahitaez lehentasuna, bai baitzirudien aski ongi gidatuta zegoela oraingoan “espedizioa”, eta ez ohiko moduan itsumandoka eta nondik zer eroriko.
Eta bai (edo ez…): 1834ko abenduaren 29an (ez 27an), elizako liburuetan irakur daitekeenez, “Jean Inda, dit Khuanico” hil zen.
“Perkain” argi eta garbi agertu balitzait nahiago, jakina; kito betiko horrenbestez gure ilunak. Baina ez. Esanak eta esan gabeak erdizka nituen berriz ere. Betiko legez…
“Perkain” izen argi eta biribilik ez zegoen, baina ordainez bazegoen hor albisteetako “Juanico Percain” haren araberako “Khuanico” ezizena, gaur egun guretzat ez, baina, dirudienez, garai batean harentzat usu ahotua.
Harrigarria gertatzen zaigu guri Perkain espresuki “Perkain” izendatuta ez agertzea, noski, baina onartu ere behar dugu gure harridura horren arrazoi txikiena ez dela Perkain zeharo “evemerizatuta” iritsi zaigula mendeen buruan. Azken batean, aski nabaria ere bada fantasiaz ugariak bezain hezur eta haragiz urriak direla Perkainen aipamen gehienak.
Bestalde oraino, heriotz-agiriak dioenetik, bizi zen etxean hil zen Jean Inda Khuanico. Herriko-Etxeberria zen hori, eta ez beti bilatu izan dugun Zamukegiko Perkainenea… Aldudeko auzotasun-harremanen argitan ikusmiratu beharko genuke “Perkain” bezala izendatuki ez aipatzea? Hau da, nolabait esateko, Perkain ez zela garaiko aldudarren begietan Perkain, Perkainenean ez zegoelako? Ustekizun hutsa, noski, besterik ezean. Ez naiz ni bestelako azalpenen aurka askorik egoskortuko.
Nolanahi ere, oraintsu berrikitan gertatua zait Madrilgo egunkarietako albisteen jatorria agertzea. Eta ez nire ahaleginei esker, baizik-eta garai batean, diotenez, zuhaitzak etxeko atariraino egurra eskaintzera etortzen omen ziren bezala, Godoten zain lasai eserita nengoela. Pariseko Le Courrier Français dugu (1835-01-08). Horretatik itzuliak dira espainierazko egunkarietako testuak, duda gabe, eta itxita dago kontua alde horretatik. Baina lan baten bukaerak beste baten hasiera ekartzen duenez, egunkari paristarraren testuinguruak eman dit orain atentzioa.
Le Courrier Françaisen 1834ko abenduaren 31an Aldudetik bidalitako gutun batean agertzen zen hilberria, beste kontu batzuekin batera. Albiste guztietatik batek hartzen zuen garrantzi gehiena, berriemailearen egiteko nagusia salatuz bezala: Zumalakarregi eta Iturralde gogor eztabaidatuak ziren Asartako gatazkaren emaitzaren ondorioz. Irudi luke, beraz, gerlaren berri ematen zebilela inguru haietan kazetaria, eta kasualitatez bezala zegoela Alduden Perkain hil zenean.
Kazetariak, nolanahi ere, argi baieztatzen zuen Etienne Jouyk 1817an (“Amusements des Basques”) aski moldagaitz aipatutako “Perquins” hura zela “Juanico Perkain” zendu berria.
Aste betera, dena den, gutun oso hartatik Perkainen hilberria bakarrik iritsi zen Madrilgo egunkarietara. Bakarrik eta bakartuta, hori.
Eta galdera ekartzen dit horrek burura: zer interes ote zuten Madrilgo kazetariek auskalotako Aldude batean jainkoarrengo usainean hila omen zen pilotari bestorduz famatu baten heriotzean?
Uztazue orain, mesedez, saskitik beste pilota bat aukeratzen.
Badakigu Erratzuko Buztinaga etxeaz jabetu zirela perkaindarrak denbora batez (Naiara Ardanaz-Iñarga, Vida cotidiana en una casa baztanesa a fines el siglo XVIII). 1793an alde egin zuten bertako nagusiek Iruñera, Konbentzioko Gerlaren hasieran. Esan gabe doa testuinguru hartan, eta armada frantsesaren lehen abantadan, Erratzu zegoela nahitaez lehen kolpea hartzeko.
Gerla bukatu eta bi urte geroago, 1797an, Erratzura itzuli ziren Buztinagako jabeak. Bertako nagusiaren eta Segovian zegoen anaiaren arteko elkarridazketan agertzen zaizkigu perkaindarrak, hain zuzen. Solasen artean, pilotaren aipu bat ere bai, jakingarria: Madrilen omen zebilen Perkain, San Blasen, anaiekin eta Irigoien izeneko beste batekin, “Madrilgo jendea bere pilotako trebetasunekin dibertitzen”.
San Blas elizaren ondoko pilotalekuaz ari zaigu gutun egilea. 1791an eskatu zuen hango apaizak hurbileko lautada akomeatzeko baimena, pilotan egiteko, luzean (“larruen” esango ote zuen Perkain erroibartar aldudartuak?): harlanduzko errebote txikia, ez besterik. Denbora batez arrakasta handia izan zuen pilotaleku hark, okupazio bonapartistaren denboran jendetzak eragoztekotan itxi zuten arte. 1814an atzera zabaldu zen, baina inoiz ez zuen lehengo arrakasta hura berriro berreskuratu.
San Blasen jokatu denboretatik ote zirauen oraino Perkainen sonak Madrilen? Bere “pilotako trebetasunekin dibertitu” zituen madrildar haientzat merezi ote zuen, 1835ean oraino, egunkarietan Perkainek aipatua izatea?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]