Iduzki Lore taldeak Piarres Lartzabal antzerkigilearen Herriko Bozak obra taulatuko du Donapaleuko zineman; igande honetan, arratsaldeko 4etan. Anartean, Otsail egunak hitzaldi zikloa prestatzen ari dira Amikuzeko hiriburuan.
Herriko Bozak antzerkia Piarres Lartzabalen “komedia” ezagunena omen da. Bere obra guzietatik gehien taularatua. 1960ko hamarkadan sortua eta plazaratua izan zen, alta, oraindik ere ozen heldu da ikus-entzuleengana.
Azkaineko apaizak Ipar Euskal Herriko politikagintzako xuri” eta “gorri-en arteko istorio gatazkatsuak kontatu zituen. Aldi berean, politikaren aitzakian, genero irringarria izanagatik, antzerki obrak herritarren arteko amodio ezinezkoak azaleratzen ditu.
2020ko martxoan herriko hauteskundeak izanen dira Iparraldean eta orobat Frantzian. Iduzki Lore taldeak, “gure herrietan bozen urtea dela kari begi keinu polita egin nahi diote herritarrei.
Iduzki Lore-ko antzerkilariek Maika Etxekopar taula zuzendariaren laguntzaz berritu dute Piarres Lartzabalen obra.
Bestalde, hona Zabalik elkarteak iragarritako Otsail egunak hitzaldi sorta.
Otsailaren 6an: Aljeriako gerla euskaldunen memorian. Hizlariak: Piarres Aintziart, Xipri Arbelbide eta Jean Louis Davant.
Otsailaren 13an: Leiho hormatua; sorginkeria prozesu bat Amikuzen 1370. Urtean. Hizlaria: Ander Berrojalbiz.
Otsailaren 27an: Komunitatea hats-bahiturik; euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak.
Hizlaria : Ainize Madariaga.
Otsailaren 20an: Euskararen haurride, lehengusu eta askaziak.
Hizlaria: Eñaut Etxamendi.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]