Pertsona batzuek GIBa berez nola kontrolatzen duten aurkitu dute


2024ko apirilaren 26an - 07:45

Pertsona batzuk gai dira GIBa kontrolatzeko. Horien artean bi talde daude: puntu batera iristean birusaren kontrola galtzen dutenak, eta mugagabe kontrolpean mantentzen dutenak. Horien arteko desberdintasunak aztertu dituzte, genoman ezkutatuta dauden birusak (birus-gordailua) detektatzeko gai diren teknika ultrasentikorrak erabilita. 

Eta ikusi dute birusaren kontrola galtzen dutenek, nahiz eta osorik dauden birus oso gutxi izan, zelularen makineria eskuragarri duten genomaren eremuetan integratuta dituztela. Eta, horri esker, aukera dago birus berriak sortzeko. Mugagabe birusa kontrolpean mantentzen dutenen kasuan, berriz, basamortu geniko deritzen eremuetan daude integratuta birusak. Eta kasu horietan, inoiz ezingo lituzkete birus kutsagarri berriak sortu. 

Ikertzaileen arabera, ikerketa honek ateak ireki ditu birusa horrelako eremuetan baztertzeko mekanismoak xehetasun handiagoz aztertzeko. Helburua da immunoterapiak garatzeko ituak aurkitzea, GIBa duten pertsona gehienek birusa kontrolatzea lor dezaten, hori berez lortzen dutenek bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-05-29 | Diana Franco
Teknologia
Animalia telegidatuak

Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri dizkiogu “geurea” dena babeste aldera,  “geure”... [+]


Mugikorrik gabeko nerabezaroaren alde 3.000 familia konprometitu dira jada Nafarroan

Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude