PDeCAT-ek Europako hauteskundeetan EAJrekin batera aurkeztea erabaki du

  • Hautagaiak zehazteko dauden arren, Generalitateko Lehendakaritza sailburu izan zen eta egun preso dagoen Jordi Turull “hautagai egokia” litzatekeela aipatu du David Bonhevi alderdiko presidenteak.


2019ko urtarrilaren 16an - 09:36
David Bonhevi PDeCAT alderdiko presidentea. Argazkia: @el_pais

Europako hauteskundeetarako PDeCAT alderdiak EAJrekin koalizioa osatuko duela iragarri du Bonhevik, RAC1 irratian asteartean egin dioten elkarrizketan. EAJz gain, “beste alderdi nazionalista batzuk” koaliziora batzea nahi dutela ere aipatu du.

Nacio Digital agerkariak aurreratu duenez, Jordi Turullek bere burua aurkeztu du koalizioaren hautagai izateko. Turullen hautagaitza begi onez ikusten duen arren, alderdikideek otsailera arte hasiko ez diren hauteskunde primarioetan hartu beharreko erabakia dela gogoratu du Bonhevik.

Turullen hautagaitza gailenduko balitz, Kataluniako burujabetza prozesuaren aurkako epaiketarekin aurrekanpaina egiteko asmoa duela ere aurreratu du Nacio Digitalek.

EAJren iritziz, PDeCAT eta beste alderdi nazionalistekin koalizioa osatzeko akordioa “ona eta positiboa” litzateke. Are eta gehiago, Espainiako Estatuan dagoen "klima zentralizatzailea" eta "espainiar nazionalismo zaharkituenaren berragertzea” kontuan izanik.

Hala ere, EAJk ez du PDeCAT-en erabaki ofizialaren baieztapenik jaso oraindik, Berria egunkariak argitaratu duenez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako hauteskundeak
2019-07-07 | Karmelo Landa
Europarrak agian, espainiarrak ezin

Euskaldunontzat paradigma baliagarria da Katalunia-Espainia lehian gertatzen ari dena. Domino operazioa deitu dute, baina are konplexuagoa deritzot. Hiru eszenatokitan libratzen da gudua: Katalunian bertan, Espainian eta Europan. Hiru horietara begiratu beharra dago, jokaldien... [+]


2019-05-24 | ARGIA
20:00etatik aurrera M26 hauteskundeen zuzeneko jarraipena ARGIAn

Hiru hauteskunde batera dira igandean: Europakoak, udal hauteskundeak eta foru hauteskundeak. EAEko hiru lurraldeetan Batzar Nagusiak hautatuko dira eta Nafarroan Foru Legebiltzarra.


2019-05-19 | Xuban Zubiria
Eskuin muturraren gorakada
Italiako Legaren esperientzia, Europako liga xenofoboa osatzeko

Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]


Eurobozak

Europako hauteskundeak bigarren mailako hauteskunde gisa hartu ditugu historikoki. Arrazoiak bat baino gehiago izango dira seguruenik, baina badirudi Europar Batasunaren (EB) egitekoa argi ez ikusteak eta interes eta informazio faltak badutela zerikusia. Halere, globalizazioaren... [+]


Eguneraketa berriak daude