Patxo Telleria eta Gisele Felli Gorritxo izango dira Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera

  • Aho batez izendatu du Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Patxo Telleria aktore, gidoilari eta zuzendaria 2016ko Aste Nagusiko pregoilaria. Aurtengo txupinera, berriz, Komantxe konpartsako Gisele Felli Gorritxo izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 11n - 10:44
Telleria eta Felli izango dira Bilboko Aste Nagusiaren hasierako protagonistak (argazkiak: Tartean Teatroa / Bilboko Konpartsak).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jai Batzordeak aitortu nahi izan du Patxo Telleriak aktore, zinema zuzendari, gidoilari, dramagile eta antzerkigile gisa egindako lana, pregoilari hautatuta.

Patxo Telleria (Bilbo, 1960) 1980ko hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako aktore lanak egiten. Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak ere. Bere karrera osoan sari asko jaso du eta, iaz, Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean, Mikel Martinezekin batera, egindako lanagatik omenaldia eskaini zion.

Bilboko Konpartsek, berriz, Gisele Felli Gorritxo, Komantxe Konpartsako kidea aukeratu dute 2016ko Aste Nagusiko Txupinera. "Gurutzetan jaioa Orwell Aroko 2. urtean (1986 AD), lanbidez noraezean dabilen prekarioa eta betiereko ikaslea da Gisele", konpartsek jakitera eman dutenez. 

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
2025-07-30
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Eguneraketa berriak daude