Parisko Notre-Dame katedralean sua itzali ostean, hondamendiaren kalteak neurtzen hasi dira

  • Asteartean, 16, goizeko 09:30etan artean erabat itzali gabe jarraitzen zuen Parisko Notre-Dame katedralean kalte oso larriak eragin dituen sutea. Gero eta argiago dirudi zahar-berritze lanetan gertatutako istripuak eragin duela eraikin mitikoaren hondamendia.


2019ko apirilaren 16an - 09:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Parisko fiskaltzak monumentuan gertatzen ari den hondamendiak zabaldu duen inkesta zentratu da, prentsak zabaldu duenez, eraikina zehar-berritze lanean istripua gertatu dela hipotesian, eta horrela haizatu dira nahita eragindako erasoren bat izan ote zitekeen beldurra. 800 urte dituen katedralak sekulako kalteak nozitu ditu suteagatik, batik bat eraikuntza tekniken garapena azaltzeko hainbat aldiz aipatzen eta bisitatzen zen zurezko egitura kiskalirik.

Sekulako zirrara eragin du Frantziako estatuan baina baita mundu osoan ere, turismo gehien erakartzen duen monumentu txit ezaguna izaki Notre-Dame katedral zaharra. Hedabideek diotenez, katedrala berreraikitzeko diru-bilketak hasi dira  leku askotan eta katoliko eliztarrek otoitzaldiak antolatu dituzte Parisko beste monumentu ezaguna den Sacre-Coeur katedralean bezala beste hainbat elizetan. Emmanuel Macron lehendakariak iragarri du eraikina berriz osatuko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

2024ko azaroaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Eguneraketa berriak daude