Pantailarik gabeko harremanak bultzatu nahi dituzten familien bila

  • “Ez ditugu gure seme-alabak pantailaren bueltan hazi nahi”, azaldu digu Patxi Monterok. Horretarako, erronka interesgarria abiatu dute Debagoienako bi familiak: haurrak telebista eta mugikorretara entxufatu ordez bestelako harremanak garatu nahi dituzten familien bila dabiltza eskualdean, elkar ezagutu eta planak egiteko.


2020ko uztailaren 07an - 15:08

Patxi Monteroren etxean, mugikorra, ordenagailua eta internet badute, baina telebistarik ez. “Teknologia lanerako eta bizitzarako erreminta da, ez dugu satanizatzen eta zentzuz erabiltzen dugu, baina ez dugu muturrera joan nahi, eta gure ustez gaur egun teknologiaren gehiegizko erabilera egiten da”. Hori da saihestu nahi dutena: umea jaiki ahala telebista aurrean esertzea, seme-alabak bazkaldu dezan tableta piztea, bazkalostean gurasoak lasai egoteko haurra mugikorraren aurrean jartzea… “Zaintza teknologiko horrek kezkatzen gaitu, enbarazu egin ez dezan umea gailu teknologikoren baten aurrean aparkatzeak”.

Mugikorrak baldintzatutako harremanak

Gainera, mugikorra haurrei gero eta lehenago erosten zaie eta pantailaren bueltan eraikitzen diren harremanak egiteko modu hori ere ez du gustuko Monterok: “Ikus dezakezu lasai asko nerabe talde bat kalean, eta bakoitza bere pantailatxoari begira. Harremanak baldintzatzeraino mugikorrak hartu duen presentziari aurre egin nahi diogu”.

Bi familia dira Debagoienan amua bota duenak: Monteroren alabak 6 urte ditu eta beste familiarenak 10, eta pantailari lotuta egon nahi ez dutenen lagunartea osatu nahi lukete, “elkar ezagutu eta feeling-a izanez gero, planak egiteko”.

“Zaintza teknologiko horrek kezkatzen gaitu, enbarazu egin ez dezan umea gailu teknologikoren baten aurrean aparkatzeak”

"Jolasa, jolasa eta jolasa"

Haurrak pantailarik gabe hazteak gurasoen aldetik konpromiso eta ahalegin berezirik ez al duen eskatzen galdetu diogu Monterori. “Zuk guraso izatea aukeratu baduzu, guraso izatea aukeratu duzu, horrek dituen ardurekin. Eta gure kasuan behintzat, ez du ahalegin berezirik eskatzen, umeekin gaudenean umeekin egotea baino ez, horrek san nahi duen guztiarekin. Jolasa, jolasa eta jolasa, beste sekreturik ez dago; eta gure kasuan, naturan”.

Bi familia hauek Goiena agerkarian luzatu zuten deia, Pantailarik gabeko haurrak gutunean. “Sentsibilitate honekin bat baldin bazatoz eta halako harreman dinamiken bila baldin bazaude, deitu: 943 78 90 70 edo 675 94 46 09”, diote. Joan den ostiralean publikatu zuten gutuna eta dagoeneko bi familia jarri dira eurekin harremanetan. Zenbat gehiago lortuko dituzte?

Zarautzen, mugikorraren adina atzeratzearen alde

Gaiari lotutako esperientzia bat ere kontatu digu Patxi Monterok: Zarauzko ikastolako guraso talde batek kezka agertu zuen, seme-alabei mugikorra gero eta lehenago erosten zaielako, eta adina ahalik eta gehien atzeratzeko kanpaina orokortu zuten ikastetxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren haziera
Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Influencer bihurtutako umeak: familia negozio gisa ulertzen denean

Sare sozialetan etxe barruko egunerokoa erakusten duten familiak eta Interneteko erakusleiho erraldoian jolasten, makillatzen edo dantzan jartzen dituzten haurrak milioiak mugitzen dituen negozio bilakatu dira dagoeneko. Adin txikikoak babestuko dituen legedia eskatzen du batek... [+]


2024-03-14 | Sustatu
Kirol eta jolas: umeei kirol jolasak erakusteko material praktikoak, euskaraz

Athlon Kooperatiba Elkarteak Kirol eta Jolas egitasmoa abiatu du, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.


Eguneraketa berriak daude