ARGIA.eus

2021eko martxoaren 02a

Pandemiaren aitzakian ikastetxeetan areagoturiko "jarrera despotikoen" aurka mobilizatuko dira ikasleak

  • “Covid-19a aitzakiatzat erabili da ikastetxeetan modu arbitrarioan hartutako erabakiak eta jarrera despotikoak justifikatzeko, pandemiaren ondorio natural gisa azaleratuz”, salatu du Ikasle Autodefentsa Sareak. Oinarrizko eskubideen urraketek eta autoritarismoak gora egin dutela diote, “ikasgeletan osasun bermerik ez dugun bitartean”. Mobilizatzeko deia egin dute martxoaren 25erako.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2021eko otsailaren 16a

Autoritarismoa salatu eta “hezkuntzaren egoera tamalgarria” kritikatzeko, martxoaren 25ean kaleak hartzeko deia egin diete Hego Euskal Herriko ikasleei. Hiru aldarrikapen nagusi dituzte: ikasleak autonomia izatea ikasketa prozesua kudeatzeko; ikasleak subjektu politiko gisa aitortzea (eta beraz eskubidea izatea sindikatzeko, hezkuntzaren gaineko erabakiak hartzeko eta abar); eta kontrol sozialerako baliabide errepresiboak bertan behera uztea.

Abenduaren 8an abiatu zuten autoritarismoaren aurkako dinamika, eta borroka hori hainbat ikastetxetan garatu dutela diote, baina ez dela amaitu.

Geratzeko etorri diren neurriak

Ikasle Autodefentsa Sareko kideak ARGIAn elkarrizketatu genituenean ere, kezka agertu zuten eskoletako autoritarismoarekiko: “Esaten digute ikasle kritikoak hezi nahi dituztela, baina ideia hori praktikara eramaten dugunean dena dira arazoak eta aitzakiak. Hartzen ari diren neurriak geratzeko datoz eta pandemia aprobetxatzen ari dira ikasleak are kontrolatuago eta otzanago izateko”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Ikasle mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude