Palestinarrek justizia eskatu dute Shireen Abu Akleh kazetariaren hilketatik urtebetera

  • Israelgo armadaren bala batek Al Jazeerako kazetaria hil zuen 2022ko maiatzaren 11n, Jeninen israeldarren eraso baten berri ematen ari zela. Familiak justizia nahi du, krimena zigorrik gabe gera ez dadin.

Shireen Abu Akleh. Argazkia: France 24.

2023ko maiatzaren 12an - 10:04
Azken eguneraketa: 11:14
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2022ko maiatzaren 11an, soldadu israeldar batek Shireen Abu Akleh kazetari palestinarrari tiro egin zion buruan, okupatutako Zisjordaniako Jenin errefuxiatuen kanpamendutik gertu israeldarren eraso militar baten berri ematen ari zela. Al Jazeera hedabidean lan egiten zuen kazetariak kasko urdina eta balen kontrako txalekoa aldean zituen, "prentsa" hitzarekin argi eta garbi identifikatuta, buruan tiro bat jaso zuenean.

Hala ere, hil eta urtebetera, tiroketaren lekukoen adierazpen zehatzak gorabehera, inor ez da hilketaren erantzule izan justiziaren aurrean.

Kazetariaren iloba Linak onartu du minak bizirik jarraitzen duela, baina ez die galarazten "Shireenen bizitza ospatzen eta bere ondarea ohoratzen" jarraitzea eta izebaren krimena zigorrik gabe gera ez dadin saiatzea. "Duela urtebete, albiste larrienarekin esnatu ginen, eta, ordutik, gure bizitzak betiko aldatu dira. Hil zuen bala bakar horrek minez eta agoniaz utzi gintuen", adierazi dio France 24ri.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.