Pablo Gonzalez kazetariak Poloniako kartzelan jarraituko du beste hiru hilabetez

  • Pablo Gonzalez kazetaria otsailaren 28tik dute preso Polonian, eta abuztuaren 23 goizean Przemysl eskualdeko auzitegiak jakinarazi duenez, preso izango dute gutxienez beste hiru hilabetez. Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek adierazi du ez dagoela haren aurkako frogarik.


2022ko abuztuaren 23an - 12:25

Errusiako zerbitzu sekretuen alde lan egitea egozten dio Poloniako fiskaltzak, baina Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek adierazi du haren aurkako frogarik ez duelako luzatu diotela espetxealdia. Radio Euskadin egindako adierazpenetan salatu du oraindik ezin izan duela bere bezeroarekin hitz egin.

Poloniako fiskaltzak abuztuaren 19an eskatu zuen Gonzalezen espetxealdia luzatzea, argudiatuz ezkutatu edo ihes egin zezakeela bestela. Bigarren aldia da auzitegiak bere espetxealdia luzatzen duena, izan ere, kazetaria Ukrainako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zela atxilotu zuten eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, maiatza amaieran beste hiru hilabetez luzatu ziotena. Leporatzen dioten delituagatik hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete.

Gaiaz gehiago jakiteko: Ekaitz perfektua, Lander Arbelaitzek landutako erreportajea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude