PP

Pablo Casado (PP): “Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza”

  • Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte. 

     

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 25ean - 12:33
Pablo Casado
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako sinboloak "nahikoa" dira, haren hitzetan: "Ez dira beste sinboloak maileguan eskatu behar. Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza". Adierazi du, halaber, Nafarroa ez dela inoren "erantsia" eta gaineratu du "independentistek eta batasunoek" ez dutela Nafarroa "errespetatzen".

Nora eta Altsasura

Altsasura joan da PPko hautagaia, eta 'Altsasuko auzia' izan du hizpide; "zerbitzari publiko" eta "matoien" artean "ekidistantziatik" aritu ezin dela salatu du: "XXI. mendeko Europan taberna batean jipoitzen bazaituzte ezberdin pentsatzeagatik edo guardia zibila izateagatik, gainontzekoak berdin du. Herrialde honek ez du etorkizunik Altsasuko taberna batean guardia zibilak jipoitzen diren bitartean".

 

Sare sozialak, sutan

Haserrea eragin dute alderdi popularreko kideak esandakoek, batez ere euskara Nafarroako hizkuntza ez dela esan izana. 

 

 

 

Albiste hau euskalerriairratia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
Eguneraketa berriak daude