Oteizaren eskulturen inguruko dokumentala grabatu dute Iruñean


2012ko otsailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Iruñeko Gotorlekuan dagoen Oteizaren eskultura
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jorge Oteizaren kaleko eskulturetan oinarritutako dokumentala grabatu dute ikus-entzunezko teknologien graduondoko ikasleek. Hogei minutu irauten duen dokumentala artistaren kaleko eskulturetan oinarritu da. Maiatzean aurkeztea espero dutela adierazi dute, eta Irudi eta Soinu eskolaren web gunean doan deskargatzeko aukera egongo da. Horrez gain, DVD formatuan ere kaleratuko dute hezkuntzan erabiltzeko asmoz.


Eguneraketa berriak daude