Euskaldunak. Oteiza: Borondatea


1969ko abenduaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jorje Oteizari elkarrizketa

Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Egoneziña
Oteiza-kin nago. Gure Errian, Oteiza ia bat bakarra ezagutzen degula esan diteke.
Gartsua dela esan didate. Gogora etorri zaizkit Gandiagaren itzak:
GIZON...
ZEUK LEGEZ DAUKAT
ARIMA GARTSU BAT
Ta nere buruari igarri gabe, Oteiza;en billa noa. Ez dakit, ez; ez dakit zergatik noan bere billa: ta, ala ere, su ta gar, ara noa.
Orrela esan dit, aurrez aurre: "zuek gazteok, ez daukazute ia egoneziñik. Ta, daukazutena, lastoaren antzera erretzen ari da".
Alkar itzegin ondoren, bere kezka garbiazaz oartu ondoren, galdera au etorri zait itzetik ortzera: nundik sortu egonezin sendo ta garbi baten indarra?
Oteizak Euskalerria bere tokian ikusi nai du. Ala dio. Euskalerria esna arazi nai du, ortan ari da. Bere biotz zabala eskeintzen du; ta aspalditik, gañera.
Lertzeko zorian nago: nundik sortu egonezin sendo ta garbi baten indarra ?
Zergatik?
Baño aztu baño len, galdera au egin nai det: nola liteke egoneziña ukatze ori gaur eguneko gazte euskalzalek ikusita?
Zaletasuna dagonik ez det ukatu. "Zale" (amateur) asko ta "profesional" gutxi. Ortxe dago koska.
Txarki iruditzen al zaizu euskalzale askoen zaletasuna?
Oso txarki, ez ezik. Nik ez ditut euskaldun batek bear lituzken guziak, bañan lanean ari naiz. Beste batzuk ere lanean ari dira; bañan arokeri biziz. Sudurra euskalduna dutela, itxura euskalduna dutela ta gutxiagotzat dauzkatenak baztertu oi dituzte. Olakoekin ez dago gauz onik.
Nola bear luke ba, zure iritziz euskalzaleen jokaerak?
Gaur egunean danak dira bearrez koak. Asko ein lezakena ta oraindik gutxi lezakena. anak. Bakoitzak al lezakena egin beza. Gañantzekoa, adarra jotzea. Besteri ez.
Jokaera Berezi Bat
ARANTZAZUKO MENDI MENDIAN
HAMALAU ARKAITZ LAZGARRI,
BAI ZERU-MINEZ, BAI ESKUAL MINEZ,
BiOTZ GUZIEN PIZGARRI.
Iratzeder
–Adibidez: zuk aspalditik asitako lana bukatu zenduan emen, Arantzazun. Nolakoa izan da zure jokaera?
Ba dakigu berezia izan dala ta oiartzun aundiak sortu dituta. Izan ere, liburu askotan ikusi ditugu zure Apostoluok; liburutan bai. bañan ez nai ordurako emen.
–Egia esan dezu nere jokaera berezia izan dala esan dezunean. Neretzat, berezitasunik aundienak. nere nekeak.
Adibidez, "sakonki maite dut nere Erria" idatzi nuanean. Egun oso txarrak igaro ditut. Iñork uste ez bezin txarrak.
Bati asko eskatu, bat orrek alegiñak egin bein ta berriro; ta erantzunik ez. Egoera garatza! Orrenbeste lanen ondorengo erantzunik-ez orrek langillena ere nekatzen du. –Lagunik arkitu al dezu?
–Zorionez, bai; lagunak arkitu ditut. Borondate oneko gizonak arkitu ditut emen, Euskalerrian. Borondatea! Besterik ez genduke bear. . .
Maitasuna
-Une txar oietan, nola etzera beste lurraldetara joan?
(Sao Paolo-ko saria irabazi ondoren egoera oso ona izan zuan. Olako "maukak" ez ditu emen beñere arkitu ta ez arkituko ere)
–Euskalerriko zenbait gizakien zintzotasuna ikusi ondoren ez det iñora joan nai. Nere Erria, Euskalerria. Nere biotza, beretzat.
-Orduan, len esan dezun arrokerien gañetik zintzotasuna ere nabaitu dezu?
Ta ez nolanaikoa. Bere lanari eusten dakiten personak; bere barruan Euskaleerriarenganako maitasun ori egosten dijoazenak: nere maitasuna dutenak.
Orrelako euskaldunak ere arkitu ditut. Ixillik. istillurik gabe, lan ta lan, zintzo beti. Bere akats ta guzi, borondate ona nabari dutela beti jardunean. Ai, orrelako asko ba-genituzke!
Nekea
-Orrela. ba, arrokeriak bano gauz obeak ba dira gaurko Euskalerrian?
-Bai, bañan langille zintzoena ere; bere ixillean eta bakardadean ari dana ere, nekatu egiten da. Askotan ez bai-du ikusten ikusi liteken probetxua.
-Bukatzeko: zuk ze iritzi dezu gai ontaz?
-BATASUNA. Euskal gogoen batasuna. Alperrikako eztabaidak beti alperri-kakoak dira. Ta gaur egunean burutik joandakoen itxura artzen ari gera eztabaida oiek dirala medio...
INAXIO MARI OTEGI

ARGAZKILARIAK:
ARLANZON
DESTELLO
PLAZAOLA
EGONEZIÑA, NUNDIK?
ARRIAK ERE IZKETAN
ARANTZAZU 1969
12

GaiezKulturaArteaArkitekturaArkitektoak
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakOTEIZA1
PertsonaiazOTEIZA1
EgileezOTEGI2Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2021-07-27 | Pilar Iparragirre
Quosque tandem, Jorge Oteiza!
Noiz arte, galdetzen zion latinez, euskaldunon patuari-edo, Jorge Oteizak bere "Quosque tandem...!" liburu ospetsuan. 1963an argitaratu zuen lehen aldiz, orduko gazteen gidaliburu bilakatuko zen "Ensayo de interpretación estética del alma vasca con breve diccionario... [+]

2021-07-23 |
Oteiza'k Arantzazu'ko Lana Bukatu Du
Jorje Oteizari elkarrizketa

Oteiza'k Arantzazu'ko Lana Bukatu Du
Ertilariak ez dauka Jaungoiko billa ibilli bearrik, nun nai agertzen zaio. Apostoluak sabel eta birikarik gabe gerulu dira. zeukaten guzia eman baizuten.
Arantzazu'ra iritxi... [+]




2021-07-20 | Ainhoa Lendinez
Oteiza pausoz pauso
jorge oteiza eskultore eta idazle ezagunaren inguruan makina bat lan egin da azken aldian. Maisuak arte adierazpen ugari landu zuen barreneko sentimenduak askatzeko eta orain, dantzara egokitu dituzte euskal artistaren ekarpen eta bizipenak. Hari horretatik tiraka dator... [+]

2021-07-19
Jorge Oteiza Fundazio Museoaren estatutuak
Jorge Oteiza Fundazio Museoaren konstituzio agiria 1996ko urriak 21ean sinatu zen Iruñean, oriotarraren urtebetetze egunean hain zuzen. Ondorengo lerroetan Fundazioaren estatutuei dagokien testuko hainbat pasarte jaso ditugu:

1. artikulua: «Jorge Oteiza Fundazio Museoa... [+]


2021-07-19
Jorge Oteiza
»Orion, nire jaioterrian, umezaroan, hondartzara eramaten gintuen aitonak paseoan. Nik, barrualdeko zulo zabalen aparteko erakarpena sentitzen nuen. Haietako batean ezkutatu ohi nintzen, ahozgora, zeruzko espazioari begira, inguruan, nire gain, oro desagertzen zen bitartean... [+]

2021-07-19
Oteiza
«Oteiza bluff bat izan zen. Ez genuen elkar ezagutzen, baina, egun batean Otxandiora etorri zen Itziar emaztearekin. Bat-batean agertu zen, inongo azalpenik eman gabe, eta hiru egunez egon ginen hirurok etxean sartuta. Konturatu nintzen Oteiza nire deskubrimenduez jabetzera... [+]

Fundazio Museoari bisita
Oraindik Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoaren inaugurazio data finkatzeke dagoela, arduradunek «progresiboki» zabalduko dela iragarri badute ere, dagoeneko museoaren egituraren berri eman dute. Oteizaren etxe-tailerraren beheko solairuan harrera kokatu dute. Goian,... [+]

2021-07-19 |
Oteiza eta Mitxelena
Requiem gizarteari. Baina gure gizarteari: Ez du edonork «Bienal de Sao Paulo»ko lehen-saria irabazten. Poztu egin behar luke bizi den herriak bere altzotik «Bienal» bateko irabazlea sortu delako. Gureak ez du pozik. Horregatik pentsatzen dut hila ez badago ere, asko direla... [+]

Zabala
«Arantzazuko miraririk handiena, Oteizaren proiektua aukeratu izana da»
Txikitatik sartu omen zitzaion arantza bat bihotzean, eta arantzaren bihotzean sartzea erabaki zuen.

PILOTAZ ISILEAN MINTZO DIREN ESKULTURAK
Pilotak sormen artistikoarekin badu loturarik. Hainbat paisaietan pilotalekuak duen garrantzia ikusi besterik ez dago. Literaturak eta musikak ere sarritan hartu dute gaitzat kirol hau. Maiz saio berean pilota eta bertsolaritza uztartzen dira. Eta antzerkigintzan ere egin da... [+]

2021-07-16 |
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi abeslariari elkarrizketa

Benito Lertxundi'k
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi'ren izena orain bi urte asi nintzan periodikuetan ikusten. Etorkizun aundiko abeslaria bezela agertzen ziguten. Orain ere entzun berria diogu... [+]




Jaione Apalategi
«Oteizak beste modu batera egingo zituen gauzak»
Jokin, Joxemartin zena, Jaione, Ur… leinu bereko Apalategi dira denak. Nork bere arloa du langai. Jaione Apalategiri dagokionez, irakasle da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta, aldi berean, Oteiza Fundazio-Museoko kide. Eskola-erakuntzaz mintzatu zaigu, eta Oteiza... [+]

2021-07-12 | Pilar Iparragirre
Edorta Kortadi: «Oteizaren lanaren sintesia eskaintzen duen 120 orriko liburua da»
Nola ekin zenion Jorge Oteizari buruzko lan hau osatzeari?
Txillida hil zenean, Madrilgo Sintesis argitaletxeak Txillidari buruzko liburu bat eskatu zidan, eta 2003an argitaratu zen. Oteiza hil ondoren, gauza bera egiteko eskatu zidaten, baina programazio arazoak zirela-eta,... [+]

2020-04-01 | Xaloa Telebista
Oteiza batetik bestera
MULTIMEDIA - solasaldia

Hizlariak, Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria, idazlea bata, zinemagilea bestea. Oteiza dute abiapuntu eta helmuga ibilera zirkular honek, geltoki direlarik Gabriel Arestiren poemak eta artistaren beraren filmak. Oteiza laburtezina.


Eguneraketa berriak daude