Otegi: “Gure zigorraldia luzatu ahalko dute baina ez autodeterminazio eskubidea geldiarazi”

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak kartzelan segi beharko duela Bateragune auziarengatik. Otegik bi aipurekin erantzun dio epaileen erabakiari.


2014ko uztailaren 23an - 07:00
Arnaldo Otegik Chesterton eta Kropotkin aipatuz erantzun dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaiari.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Politikari abertzalearen webgunean argitaratu da mezua eta osorik eskaintzen dizuegu:

Bi aipu sententzia baterako

Norbaitek jakin nahi badu arrazoi polítiko hutsengatik eman duten errudun sententzia berri hau nolako espiritu militantez hartzen dugun, ondorengo bi aipuetan aurkituko du erantzuna

“Lamien ipuinak egiazkoak baino gehiago dira; izan ere, herensugeak existitzen direla esateaz gain, GARAITU ere egin daitezkeela kontatzen baitigute” ( G.K. CHESTERTON)

“Bere zoria Alderdi Aurrerakoi batekin lotzen duenak urte batzuk preso egoteko prest egon behar du eta ez du kexatzeko eskubiderik, ulertzen duelako preso egon arren ez dela hain maite dituen ideiak zabaldu eta indartzen dituen mugimenduaren zati inaktiboa” (Piotr KROPOTKIN) Iraultzaile baten memoriak.

Beraz, Al Jazeera komunikazio taldeari emandako elkarrizketan ohartu nizuenez, gure zigorraldiak luzatu ahalko dituzte, hori euren esku baitago, baina ezingo dute gure Herriaren autodeterminatzeko eskubidea geldiarazi… ezta, azken batean, hain maite ditugun ideiak (independentzia eta sozialismoa) gure Euskal Herri zaharrean bizi eta lan egiten duten gizon eta emakume gehienengan asentatu daitezen ekidin ere.

Ez da herensuge gaindiezinik! Gerezien sasoia da!


Arnaldo Otegi kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.