ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

"Ikasle ekintzaile eta iraultzaile oro gonbidatuta dago eskola ibiltarira"

  • Uztailaren 25etik 28ra, XIII. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak ‘urrats bat marraztuz etorkizunean’ lemapean. Mattin Intxausti Eskola Ibiltariko antolatzaileetako batek xehetasun guztiak azaldu dizkigu.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko uztailaren 03a
2014ko eskola ibiltaria (Argazkia: IA)

“Aisialdi euskaldun bat eskaintzetik harago, gazteok elkarrekin formakuntza prozesu bat aurrera eramatea da gure asmoa, beraz ikasle ekintzaile eta iraultzaile oro gonbidatuta dago eskola ibiltarira” dio Intxaustik.

Irurtzunetik Altsasura arteko ibilbidea egingo dute egun horietan. “Goizero egingo dugu hiru ordutako ibilaldia”, azaldu du. “Lehen egunean, Irurtzunetik Uharte Arakilera; bigarren egunean, Uharte Arakiletik  Etxarrira; hirugarren egunean, Etxarritik Altsasura”.

Eduki kritikoaren lanketa egingo dute gazteek eskola ibiltarian, horregatik, formakuntza teoriko zein praktikoak antolatu dituzte. “ Ordu bateko bloke teorikoetan egoeren analisia egingo dugu, ondoren  bi ordutako bloke praktikoan, gizartea eraldatzeko gaitasunak eskuratzen ahaleginduko gara”.

Nekatuta bazaude akeita gunea

Mota guztietako gaiek izango dute presentzia eskola ibiltarian: okupazioa, hezkuntza, feminismoa, komunikazio politikoa, segurtasun informatikoa eta abar. “Bakoitzari egokitzen zaion kolorearen arabera, gai desberdinak jorratuko ditu”, azaldu du Intxaustik.“Tailerrak egiteko orduan, norbait nekatuta egotea ere gerta daiteke, horregatik, herri guztietan gune lasai bat ere badugu, ‘akeita gunea’” gaineratu du.

Lau pareten artetik ateratzeari garrantzia ematen dio Ikasle Abertzaleak, “egun guztian leku itxi batean egoteak ez dio buruari laguntzen”. Gainera, gela baten barruan egoteak ez duela sozializatzen laguntzen adierazi du antolatzaileak, “ordea, goizeko paseoak sozializatzeko aukera emango digulakoan gaude”.

Parrandari ere egin diote tartea eta Altsasun kontzertuen eskaintza egongo da. Herriko plazan: Bultz, Kop, Nafarroa 1512 eta Droga Púrpura. Gaztetxean: Eztanda, Katez, Niri Bortz eta MTR DJ´s.

Bono mota desberdinak daude salgai, ez dago zertan lau egunetarako joan. Hemen sakatuz gero ikusi daitezke salmenta puntuak.

Ibilaldiaren beldur ez izateko dio Intxaustik, “motxilak eramateko garraioa dago, beraz, ez geratu etxean eta animatu!”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Eskola Ibiltaria

Eskola Ibiltaria kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude