Oskar Alegriaren 'Zumiriki' filmak inauguratuko du Iruñeko Punto de Vista jaialdia

  • Etxera itzuliko da: Oskar Alegriak duela bi urte utzi zion Iruñeko Punto de Vista zine dokumentaleko jaialdiko zuzendari izateari, eta asteazken honetan jakin denez, festibalaren 2020ko edizioa berak zuzendutako lan batek irekiko du, Venezian estreinatu zen Zumiriki-k.


2019ko abenduaren 11n - 16:24
Oskar Alegriak Veneziako festibalean estreinatu zuen bere azken filma eta datorren urteko martxoan Iruñeko Punto de Vistan ikusi ahal izango da.

Punto de Vista festibalaren 14. edizioa izango da 2020koa eta Alegriaren pelikulaz gain, askotariko eskaintza ekarriko du, betiere ez-fikziozko zineman fokua jarrita. Asteazken honetan iragarri dituzte datorren urteko edizioaren lehen xehetasunak, tartean nori eskainiko zaion aurten jaialdiak egingo duen argitalpena.

"80ko hamarkadako abangoardismoaren eta zine esperimentalaren barnean" koka daitezkeen lau zuzendarik izango dute protagonismoa publikazio horretan: hiru alemaniar (Ute Aurand, Renate Sami eta Helga Fanderl) eta txiletar bat (Jeannete Muñoz), denak ere ibilbide luzeko zuzendariak, egindako lanengatik Europako jaialdi prestigiotsuenetan aitortza jasotakoak. Haien lanean sakontzeko atzera-begirako zikloak ere izango direla iragarri du antolakuntzak.

Horiez gain, Erika Balsom zinemagilearen An Oceanic Feeling izango da aurtengo beste atzerabegirakoetako bat: duela hamaika urte itsasoaz eta zinemaz argitaratu zuen saiakeraren haritik, zikloak lotuko ditu zinearen historiako zuzendari handiak eta zine garaikidea, itsasoaren metaforaren bidez. Sei programek erakutsiko dituzte itsasoa zine dokumentalean irudikatzeko moduak.

Bestalde, X Films proiektuak 10 urte beteko ditu aurten eta urteurren horren karietara, X Filmsen irabazle suertatu diren film guztiak proiektatuko dituzte Civivox Condestable aretoan –2009tik gaur arte, Punto de Vistak hiru sortzaile gonbidatu izan ditu saio dokumentaleko proiektuak aurkeztera, gero horietako bat aukeratu eta Nafarroan grabatzeko–.

Gainera, 2020ko matxoan Maddi Barber zuzendariaren Rojo aurkeztuko da, X Films egitasmoaren 10. film irabazlea –592 metroz goiti eta Urpean lurra dokumentalak zuzendu ditu besteak beste egile nafar honek–.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Punto de Vista festibala
(Besteen) Etxeko leihotik begira

Sartzen zara areto handi batean eta badira: besaulkiak, beltzez jantzitako pertsonak sarrerak eskatzen, linternak, urrutian aurkezle bat mikroa eskutan, aspaldiko lagunak pelikula aurretik urtebeteko bizipenak bi minututan laburtu nahian. Argiak itzaltzen dira eta ilunpean,... [+]


2022-03-13 | Kepa Matxain
Arantza Santesteban
"Gutako bakoitzaren intimitatean intimitate komun bat dago"

Kartzelatik atera eta sei urtera, orduko argazki eta gutun artxiboa errepasatzean, ohartu zen Arantza Santesteban (Iruñea, 1979) lehen aldiz esku artean zeukanaren dimentsioaz. Orduan hasi zen forma hartzen 918 gau, bere militantzia-esperientzia kontatzen duen filma. Iaz... [+]


Punto de Vista 2022
Bertakoa eta nazioartekoa

Martxoaren 14tik 19ra bitarte ospatuko da Iruñeko Punto de Vista jaialdia, Baluarte Aretoan eta inguruetan. Jone Atenea iruindarraren Los caballos mueren al amanecer (2022) filmak irekiko du zinemaldia eta beste hainbat euskal zinemagile ere izango dira protagonista... [+]


María Salgado
Kresala, zaldizkoak eta hiru dimentsiodun poemak

Uda garaiko egun bero horietako bat da, Kontxako hondartza jendez lepo dago, eta egunero bezala, aldiro, megafonia pizten da. Megafoniatik entzuten diren hasierako hiru tonuen ondoren, ohiko ahotsaren eta mezu programatuen ordez, guztiz ezezaguna egiten zaigun ahots bat entzuten... [+]


Ikuspuntu jaialdia
Ez diren gauzak ere badira

Hilaren 15ean izan zen Ikuspuntu jaialdiaren hasiera-ekitaldia Iruñeko Baluarte Jauregian. Marina Lameiroren Dardara filmak ireki zuen zinema astea, Berri Txarrak musika taldearen azken biran errodatutako lanak. Bata bestearen atzetik, hamaika film ikusteko parada izan... [+]


Eguneraketa berriak daude