Osakidetzaren inguruan


2021eko martxoaren 03an - 09:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gizatasunaren ikuspegia mantentzea funtsezkoa da. Eta ez naiz ari gizarte baten gizatasunaz, baizik eta gizateriaren gizatasunaz.

Tira. Osasunean kokatu nahi dut. Gaur egungo gure osasun sisteman. Gogora dezagun zerbitzu publikoak diren heinean eta zergadun bezala gure betebeharrak betez gero denenak eta denentzako izan beharko liratekeela. Behin semeak galdetu zidan: “Ama, medikuari ez al zaio ordaindu behar?” Galderaren iturria guztiz interesgarria da: gure egunerokotasuna neurri handi batean bat-batekotasunean musu truk eskaintzen ez diren zerbitzuez osatua egoteak sortzen ditu halako zalantzak. Nik: “Bai semetxo, medikuek ere bizitzeko dirua behar dute eta hauei bankuen bidez ordaintzen zaie guztien diruarekin”. Semea tximeleta baten atzetik joan zen. Hobe.

Errealitate berri bat 2021 urte hasierarako: polipo edo mioma eta metroragia. Hileroko luzea, luzeegia: 20 egun. Mina ere. Normala omen da. Lau emakumetatik batek omen du. Hortaz, espeziaren gauzak. Urgentzietara. Larrialdietan ebakuntza beharrezkoa zela eta berehala egin behar zela. Ockham-en labainari eutsiz anbulategiko ebakuntza egingo zutela adierazi zidaten. Odola eteteko zortzi pilula egunean, mina kentzeko lautik seira bitartean, eta deskantsua bermatzeko beste bi. Guztira: 14-16 pilula. Eta guzti hori ebakuntza egunera arte. Tira, ebakuntza berehala izango zenaren baieztapenaren esperantzak argi pixka bat eman zion farmazeutikoetako pilula zanpatzaile bihurtu berri nintzen horri.

Astea pasa zen eta hantxe nengoen itxaron gelan. Pozik, gela horretara sartu eta tira mioma polipo delakoa gabe irtengo nintzen eta berriro min gabe, odol gabe eta lanera bueltatuko nintzen. Pozik nengoen. Atea ireki zen eta mediku atsegin batek aurrera sartzeko esan eta hantxe ni pilula zanpatzaile bihurtutako hori berriro ni izateko prest. Baina ez, dena okertu zen.

Jarraian gertatutakoa

"Jarri beharreko lekuan jarri ninduten eta hantxe nengoen ni, Luis XIV. aren kapritxoz sortutako erditze ohe eguneratu batean, non hankak ere orkatilako gerrikoekin lotuak nituen"

Dena prestatzen ari zirela beraien artean marmarka ari ziren, nola ez ba, COVIDak sortzen dituen egoera desberdinez, giroa ez zen ona. Jarri beharreko lekuan jarri ninduten eta hantxe nengoen ni, Luis XIV. aren kapritxoz sortutako erditze ohe eguneratu batean, non hankak ere orkatilako gerrikoekin lotuak nituen. Sade Markesa etorri zitzaidan burura. Gora La France. Gora ere 1789. Eta behera bai Bakuninen ideologiatik kanpo sortutako dinamika desberdintzaileak.

Bueltan naiz: eta hantxe nengoen orkatilak tinko lotuak, hankak guztiz zabalik ebakuntzarako prest. Histeroskopio aurkeztu behar dut, bera izango da jarraian erretratatutakoaren protagonista. Orkestra zuzendariek daukaten batuta antzekoa, zilar kolorezkoa eta metalezko aparailua aurkeztu zidaten hurrengo azalpenarekin: “Hau uteroan sartuko dizugu eta behin sartuta daukazun polipoa kenduko dugu”. Ondo. Erraza. Ezta? Ba aparailua sartzearekin bat infernura eraman ninduten: jasan ezineko mina zen hura. Irakurle maitea: zalantzak izango dituzu idazten duen honen sentikortasunaz eta minaren tolerantziaz. Hiru seme alaba izan ditut. Trafiko istripu bat sufritu eta Minaren Unitatean izandakoa naiz, eta bertan “bolantinak” hartu behar izan nituen. Erditzeetako batean, hiru egunetan zehar kontrakzioekin izan ostean, ospitalean minaren minez lurrera erortzean hartu nuen nire lehengo epidurala eta mina jasateak poztu ninduen, helburu bat duenean (orkatila bihurritzen zaiguneko minak hezurra ez apurtzeko babesten gaituen mina da ere) neurri batean bada ere lagundu egiten gaituelako . Trafiko istripura bueltatuz, larrialdietako zerbitzuan bere lekutik kanpo zegoen besoa sartzen saiatu ziren denbora luzez, ni garrasika hasi arte, eta orduan soilik, garrasien garrasiz, egoki aurreikusi zuten nire trokiterra apurtua zegoela eta ezinezkoa zela hezur apurtuaren lekuan besoa egoki jartzea anestesia gabe, hortaz, berehala hura konfirmatzen zuen plaka atera eta ebakuntza gelara eraman ninduten besoa bere lekuan jarri ahal izateko.

Guzti honekin adierazi nahi dut nahiz eta mina gustuko ez izan, mina jasatearen onurak barneratua izatean eramangarriagoa dela. Baina tira, batuta ez zen batutak infernura eraman ninduen. Hala azaldu nienean bertako ginekologoak esan zidan 30 arte kontatu behar nuela eta erditze bat bezala izango zela. Eta hala egin nuen: 40 kontatu nuen, malkoka. Eta bukatzean inongo azalpenik gabe hurrengoa esan zuen: “Ya hemos acabado”.

Nola? Tratu bat egin didazu, nik bete dut eta zuk? Euskaldunon hitza? Ideala al da ? “Ya hemos acabado” horri “vístete y ven” esan eta ginekologo hark atea gurutzatzen zuen bitartean erizainek lokarriak askatu zizkidaten. Halaxe izan zen. Behin jantzita ginekologoaren aurrean nengoela esan zidan anestesiarekin egin beharreko ebakuntza zela. Eta kito. Ebakuntza gelan lan egindako erizainak azaldu zidan miomak ezin direla prozedura horren bidez kendu. Orain nire ebakuntza orrian mioma jartzen du.

Hamalau egun pasa dira ordutik. Itxaron zerrendan jarraitzen dut. COVIDa dela-eta gauzak luzatzen omen dira. Urgentea zen ebakuntza itxaron zerrendaren despotismoaren baitan eta barne. Bitartean ni naizen honek, min askorekin jarraitzen dut, behin behinekotasunetik askatu nahi den pilula zanpatzaile bilakatu naiz jada. Erregutzen dizuet: kendu mina eta aztertu mioma. Nik nire zergak ordaintzen ditut. Aldebikotasun falta dago hemen.

Eta bizitzako alor desberdinak errealitate anitzez osaturik daudenez, ba aldi berean, atzo gertuko ospitale pribatu batek uteroko miomak era arrakastatsuan ahalik eta arinen kentzeko teknika berritzaile bat martxan jarri duenaren berri ematen zuten hainbat egunkarik.

Diruaren tirania. Bai badakit. 7.700 miloi biztanletik gu errealitate madarikatu ”pribilegiatuan” omen gaude. Era desberdin askotan, noski. Jabetzen naiz. Baina gurean ere adibide honetan sendatzea diruaren truk. Gol. Joan gaitezen denok zakurraren ipurdira. Eta hurrengoan gehiago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude