Osakidetzak auzitegietara etengabe jotzen duela salatu dute amiantoaren biktimek

  • Asviamie elkarteko kideek diote administrazio publikoak amiantoaren biktimak “torturatzen” dituela prozesu judizialen bidez.


2015eko otsailaren 18an - 11:29
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean elkartu dira amiantoaren biktimen elkartekoak (arg: www.diariovasco.com)

Donostiako Justizia Jauregian kontzentrazioa egin zuten elkarteko kideek astelehenean, administrazio publikoak etengabe auzibidera jotzen duela salatzeko, “irabazteko aukerarik ez duen arren”. Zehazki, Osakidetzaren jarrera nabarmendu zuten, laster hasiko baita Donostiako Ospitalearen kontrako epaiketa, bertan lan egindako elektrizista baten heriotza dela-eta.

Ospitaleko langile gisa 35 urtez jardun ondoren 2012an hil zen elektrizista hori, minbiziak jota. Justizia Auzitegi Nagusiak Osakidetza egin zuen horren arduradun, baina senideek diote erakunde publikoak ez dituela ordaindu nahi alarguntasun eta umezurtz-pentsioengatik dagokiena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude