Orain euririk egin ezean udan lehortea egongo dela iragarri du Europako Batzordearen ikerketa batek

  • Negu “epela” izan dela ondorioztatu du JRC Ikerketa Zentro Bateratuak, eta kezka azaldu du datozen hilabeteetarako. Europa hegoaldean lehortea aurreikusi dute udarako, eta ur eskasia nahiz ekoizpen galera eragin lezake.


2023ko martxoaren 21ean - 11:37
Udaberriko euria erabakigarria izango da. Argazkia: Italiako Po ibaia lehorte batean / Getty
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehorte arriskuaz ohartarazi du Europako Batzordeko JRC Ikerketa Zentro Bateratuak, astelehenean aurkeztutako txostenean. Udaberrian egin dezakeen euria “erabakigarria” izango da ur eskasiari aurre egiteko, batik bat Europa hegoaldeko lurraldeetan, azterlanaren arabera.

Ohikoa ez den negu “epel eta lehorra” izan dela ohartarazi du JRCk, eta ondorioz lurraren hezetasuna oso txikia dela: “Prezipitazioak behar dira, berehala”. Kezka azaldu du udan egon daitekeen ur eskasiari dagokionez, batezbestekoa baino udaberri beroagoa aurreikusi dutelako Europa osorako. “Beharrezkoak izango dira zaintza zorrotza eta uraren erabilerarako plan egokiak, baliabide hidrikoei begira kritikoa izan daitekeelako datorren denboraldia”, jakinarazi dute ikerlariek.

Eremu hauetan dago lehorte arrisku handiena: Espainia hegoaldea, Frantzia, Irlanda, Erresuma Batua, Italia iparraldea, Suitza, Mediterraneoko irla gehienak, Errumania eta Bulgaria, besteak beste. Lurralde horietako nekazaritza ekoizpena “baldintza onetan” dagoela ondorioztatu dute, baina ur kantitate handiagoak beharko dituztela datozen hilabeteetan, ekoizpenak aurrera egin dezan. Erabakigarria izango da udaberriko eguraldia, iazkoa bezalako uda bero eta lehorra etor daitekeelako, JRCren kalkuluen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!