ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 03a

Ongi etorri ikus-entzuleok

  • Azaroaren 19an Amurrion jokatu zen finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioa. Hauxe puntuek esan zutena: Sustrai Colina (701 puntu), Beñat Gaztelumendi (694,5), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5), Etxahun Lekue (615).

Kattalin Miner @MKattalin
2017ko azaroaren 20a

Ongi etorri ikus-entzuleok, beste behin ere, bertsoaren festara! Barka tonua baina igandean, Amurrio bisitatzeko aukera beste baterako utzi eta hainbeste goraipatu izan didaten streaming bidezko jarraipena egin nuen eta dirudienez txertatu egin zaizkit Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdik sortzen duten kirol eta literatura artean dabilen tonu hori.

Alde batetik nire puntuaketa pertsonalak hartu nituen, eta ordena ia osoa asmatu zidaten nire epaile-intuizioek. Hori bai, denak 100 bat puntutik gorago, eskuzabala nauzue jaun-andereok! Bestalde, bertsoaren bukaera asmatzera nola, Alberdiren iruzkinak asmatzera ere jolasten saiatu nintzen, eta onartu behar dut, harekin alderatuta, bertsoaz tutik ez dakienaren konplexuz ere amaitu nuela kasik. Beraz, gaur ni isildu eta haiei utziko diegu hitz egiten.

Colina nabarmen sumatu nuen nik gainetik, egiten dakien hori egiten dakien bezala egiten, ezta?

- Bai Uxue, a zer nolako arte lana egin duen urruñarrak, finaleko maila erakutsi digu, bai horixe!

- Dudarik gabe Aitzol, izugarri gustatzen zait nola sartzen den roletan, ia-ia zu sentitzen zara performatzen duen pertsonaia horren haragitan. Gaur goitik-beherako saioa egin du, esango nuke txapelketa bere osotasunean hartuta, inork egin duen saiorik onena egin duela.

Segidan Gaztelumendi, perfekto, zuzen, konstante, eta gero ginda, bere berezitasuna: kartzelakoa. Entzuleok eskertu genuena, bere sinadura dena, eta BEC-erako billetea garantiekin eman ziona.

- Pentsa ze erregularra den mutil hau, aurreko saioan atera zituen puntu berberak atera dituela gaur ere.

- Beldurra ematen du Beñaten erregulartasunak, Aitzol.

- Baina dudarik gabe, urterik urte geroz eta handiagoa den bertsolaria dugu.

Jon Maiari antzematen zaio benetan finaleko oholtza zapaltzeko duen gogoa, eta onenak ematen ikusi dugu azken saioetan.

- Agur kutsua hartu diogu azken bertsoari, Uxue?

- Aukerak baditu Aitzol, hortxe-hortxe ibiliko da.

Nerea Ibarzabal, fenomeno berriz ere.

- Txapelketa ederra egin du markinarrak. Txunditu egin gaituen bertsolaria da bera! Zer diozu, Uxue?

- Bada Aitzol, niri aspaldian gehien gustatzen zaidan bertsolarietako bat dela, maiteminduta nauka bertsolari honek.

Ni ere bai Uxue, eta entzun zen txalo zaparradagatik, pentsa dezakegu entzulegoa ere irabazi duela.

Jon Martin txapelketaz agurtu zen hasierako agurretik.

- Ez du eskatzen genion bigarren salto hori egin.

- Ez da batere erraza Aitzol, baino ze ondo defendatua, aizu!

Etxahun Lekuek ere adio txapelketari.

- Gaur, berak esan bezala, milagrorik ez Amurrion.

- Baina ze umila den, ze elegantea…

Eta hauxe dena Amurriotik ikus-entzuleok, azken dantza hasi da eta emozioz beteriko festa da Bertsolari Txapelketa Nagusiko fase honetan biziko duguna. Zuekin berriz izango gara Donibane Lohitzunen, ongi izan eta segi bertsoaz gozatzen!


FINALAURRETAKO SAILKAPEN OROKORRA*

Sustrai Colina (705,5+701)= 1.406,5 puntu
Beñat Gaztelumendi (694,5+694,5)= 1.389
Jon Maia (675+681,5)= 1.356,5
Jon Martin (671+668,5)= 1.339,5
Nerea Ibarzabal (663+675,5)= 1.338,5
Etxahun Lekue (656,5+615)= 1.271,5


Maialen Lujanbio (750 puntu)
Aitor Mendiluze (740,5)
Aitor Sarriegi (705)
Igor Elortza (703)
Agin Laburu (690)
Miren Amuriza (678,5)
Oihana Iguaran (671)
Jone Uria (669)
Julio Soto (668,5)
Unai Agirre (667,5)
Alaia Martin (651)
Iñaki Apalategi (648).

* Bi itzulitara jokatzen ari dira finalaurrekoak. Lehenek dagoeneko bi saioak eginak dituzte eta puntuaketen batura dugu ikusgai. Zerrendako bigarren multzoak saio bakarra du jokatua eta hurrengo bi saioetan definituko da finalean zain duten Amets Arzallusekin ariko diren zazpiak zein izango diren.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolari txapelketa 2017  |  Amurrio

Bertsolari txapelketa 2017 kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude