Oldarraldi judizialaz harago, egunerokoan hartzen diren beste hainbat erabakitan ere hizkuntza eskubideak eta euskararen normalizazioa baldintzatu edo mugatzen da, izan arau ezberdinak (Nafarroa osoan ofizialtasuna ezarri nahi ez izana edo EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen legean hizkuntza eskubideek gero eta espazio murritzagoa izatea), zein hizkuntza eskubideak bermatzerakoan, euskararen ezagutza urriagoa dagoen eremuetan, hiztun kopuruaren arabera hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri gutxiago hartzea.
Pasa den larunbatean Euskalgintzaren Kontseiluak Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lemapean deitutako manifestazioaren ostean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ordezkari bezala, zenbait gogoeta plazaratu nahiko nituzke.
Hizkuntza eskubideez eta euskararen normalizazioaz ari gara oldarraldiari aurre egin behar diogula esaten dugunean, baina pertsonen duintasuna, berdintasuna eta gutxitutako herrien eta hauen hizkuntzaz ere ari gara. Norbaiti iruditu dakioke txikikeria dela euskaraz bizitzeko eskubidea dugula esatea edo aldarrikatzea, kapritxo bat dela, baina sinestarazi nahi izan digutenetik harago, bada errealitate bat, funtsean hizkuntza, kultura eta herri zapalkuntzaz ari garela.
Herritarren eskubideen mailakatzearen bidez, hizkuntzen mailakatzea ere egikaritzen da, euskara gaztelaniaren maila berdinean ezin dela egon adierazteko tresna ezberdinak martxan jarriaz. Eta hortxe kokatzen dugu egungo oldarraldia, EAEn eta Nafarroan aurrerapausoak eta lege babesa eskatzen eta egikaritzen goazen heinean, horma handiak eraikitzen dizkigute gaztelania edo frantsesaren hegemoniak behin betikotzeko, egungo errealitate soziolinguistikotik harago ez joateko muga sendoak.
Azken epaien argudioak hizkuntza politika zehatz bat diseinatu eta legitimatzeko diskurtsoak baino ez baitira
Euskararen kontrako erasoez ari garenean zuzenez eta zeharkakoez ari gara, noski. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, adibidez, jakin badakigu ez dela euskararen kontrako epairik egon Frantziako Konstituzioa bera dugulako frantsesa ez den beste hizkuntzarik onartzen ez duen sarraila, baina euskararen irakaskuntzak edo honi lotutakoek dituzten oztopo eta mugak ez al doaz euskararen normalizazioaren kontra? Hori ere ez al da oldarraldia?
Jendarteko hainbat sektoretatik ez da euskararen normalizazioa nahi, oldarraldi judizialaz ari garenean ez garelako ari soilik epaile batzuen erabakiez. Jendartean dauden eragile, norbanako zein profesional ezberdinek epaitegietan bilatu dute beren ideien legitimazio eta interes indibidualen defentsa, eta hori ongi koordinatutako ekintza sistematikoek osatzen dutela ikusteko ez da oso urrun joan behar.
Bestalde, ohiko diskurtso horietara zuzenean jo gabe, bestelako aitzakiak ere bilatu nahi izan dira. Besteak beste, euskararen ezagutza egiaztaturik ez duten herritarrak administrazio publikorako sarbidean diskriminatzen direnaren ustea gizartean zabaltzen jarraitzea ere kezkatzekoa da. Izan ere, batzuk fokua egiaztagiri sisteman jarri nahi izan dute, baina hizkuntza hegemonikoaren eta euskararen egoeren artean erabateko berdintasuna egongo balitz bezala.
Egungo egoeran euskararen egiaztagiriak ez eskatzeak edo hauek mailaz jaisteak hizkuntza eskubideen bermerako tresna gutxiago izatea suposatuko luke. Europan hizkuntzentzat onetsitako akreditazio maila da egungoa, eta hori birpasatu behar bada ezin da euskarazko zerbitzuen kalterako izan.
Eragile, norbanako zein profesional ezberdinek epaitegietan bilatu dute beren ideien legitimazio eta interes indibidualen defentsa
Noski euskara gutxiago izan dutenei euskara gehiago eskaintzeko bitarteko publikoak eskaini behar zaizkiela, baina horrek ezin du lanpostu publikoei dagozkien betebeharrak lausotu, interes edo eskubide pertsonalak ez baitaude herritarren eskubideen eta ongizate kolektiboaren gainetik. Azkenik, oldarraldi honen fokua erakunde publiko ezberdinen gain ere jarri nahiko nuke, zehazki Euskararen Erakunde Publikoa, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren gain.
Izan ere, oldarraldi judizialaz harago, egunerokoan hartzen diren beste hainbat erabakitan ere hizkuntza eskubideak eta euskararen normalizazioa baldintzatu edo mugatzen da, izan arau ezberdinak (adibidez, Nafarroa osoan ofizialtasuna ezarri nahi ez izana edo EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen legean hizkuntza eskubideek gero eta espazio murritzagoa izatea), zein hizkuntza eskubideak bermatzerakoan, euskararen ezagutza urriagoa dagoen eremuetan, hiztun kopuruaren arabera hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri gutxiago hartzea.
* Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]