Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkaritza orokorrak Aranjuezko kartzelan diren Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangari 3. gradua ezarri eta Madrilgo kartzela hartatik Martutenekora ekarriko dituztela jakinarazi du asteazkenean. Gogoan izan, espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzte 2018az geroztik Olatzek eta Patxik, eta egungo legedia eskutan, duela bi urtetik baldintzapean aske behar zuten.
Asteazken bazkalostean eman da ezagutzera albistea; Aranjuezeko espetxean diren Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangari 3. gradua ezarri diete eta handik Martuteneko espetxera lekuz aldatuko dituztela jakinarazi du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak. Egun, 2021eko ekainerako zuten ezarria irteera data. Duela bi urtetik, 2018tik espetxealdiaren hiru laurdenak beteta. Egun indarrean den araudia eskutan, baldintzapean aske behar zuten biek.
Aipatu moduan ordea, asteazken honetan ezagutzera emandako albisteak goitik behera alda dezake bi herrikideon egoera; 3. gradua ezarri eta Aranjuezeko espetxetik Martutenekora ekarriko dituztela jakinarazi du Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak.
Lekuz aldatzeko erabakia hala dela baieztatu diote Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik NOAUA!ri. Presoen eta haien senideen eskubideen alde herrian urteak lanean daramatzan bilgunetik gaineratu dutenez, "beste kontu bat da "noiz eta nola gauzatuko den". Baita "ze baldintzetan ere, berez Martutenen ez dago amen modulorik", ohartarazi du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak.
Gogoan izan amen moduluan egon zen Olatz Lasagabaster Valentziako Piccasenteko espetxean, Xua jaio zenetik. Egun, udan jaio zen Maddi txikiarekin ere hala zegoen Aranjuezko espetxean.
Olatz eta Patxi Aranjuezko espetxean erabat isolatuak zirela heldu da albiste hau. Gogoan izan; iraila amaieran, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, frontoian egin zen elkarretaratzean salatu zutenez, ia 8 hilabete zeramatzaten orduan, Olatzek eta Patxik urte hasieran haiengandik bereizi zuten Xua ikusi eta besarkatu gabe. Eta ez nahi izan ez dutelako, ezta eskatzen ahalegindu ez direlako. Covid19-ak aurrez aurreko bisitak egitea eragotzi arren, telematikoki ere ukatu egin zieten bideodeien bidez, Olatz eta Patxiri alaba Xuarekin hartuemanetan jartzea. "Ez da egokia. Momentuz ez behar beste justifikatua". Horixe Patxi Urangak alabarekin komunikatu ahal izateko duela hilabeteko eskaerari espetxeko zuzendariak emandako erantzuna.
Alabarekin komunikatzeko bide bakarra eten zieten espetxe barruan egoera gogorra bizi duten Olatzi eta Patxiri. Hala zioten iraila amaierako elkarretaratzean. "Olatz dagoen moduluan Covid19ko kasu bat eman zela-eta, isolatua eta inolako bisitarik gabe egon da oraintxe arte. Euskal preso politikoak dauden Espainiako 44 espetxeetatik 30etan aurrez aurreko bisitak etenda daude. Lokutoriokoak ere gero eta zailtasun handiagoekin egiten dira. Xua lokutorio bateko bisitara, hau da, kristala tartean duen kabinetan egiten diren bisitetara eramatea, pentsaezina da. Hiru urtera arte, egunero, amarekin bizi izan den haur batentzat, ez bere ama eta ezta aita ere besarkatu ezinak sekulako frustrazioa eragingo lioke. Hala eta guzti ere, bideodeiak egiteko baimena: ez da egokia. Ez dago aski justifikatua".
Ulertezintzat jo zuten familia honek bizi duen egoera "konponbidea dagoenean". Bi neurri sorta hartuta; urrunketa desaktibatu eta presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarrita batetik, eta "nazioarteko erakundeek pandemiaren hasieran gomendatu zituzten neurriak aktibatuz; askatasuna hirugarren graduak eskura ditzaketen pertsonentzat, gaixorik dauden presoentzat eta arrisku-taldeak izateagatik 65 urtetik gorakoentzat".
Espetxe Erakundeek gaur hartutako erabakia gauzatzen denean, isolamendu hau hautsi eta etxera gerturatuko dituzte Olatz, Patxi eta Maddi txikia.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]