Olatukoop, bestelako ekonomia sustatzeko sarea

  • Olatukoop ekonomia sozial eta eraldatzailean lanean ari diren enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibak saretuko dituen ekimena da.


2014ko maiatzaren 15ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Olatukoop sareko kideetako batzuk asteazkenean Donostian egindako aurkezpenean. (Argazkia: Olatukoop)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ekimenaren helburua, bertan parte hartzen duten enpresen bidez giza ondareari ekarpena egitea da. Horretarako, Euskal Herrian “olatu kooperatiba” sortu nahi dutela adierazi dute parte hartzaileek.

Oinarri komun batzuk jarri dituzte sustatzaileek eta ideia horiekin lanean ari diren enpresa eta erakundeak ikusarazi eta elkarrekin harremanetan jarriko ditu. Egitura zentralizaturik gabeko sarea izango da Olatukoop, sortzaileek jakinarazi dutenez..

Urriaren 9rako ekonomia sozial eta eraldatzaileei buruzko topaketak antolatu dituzte eta topaketei buruzko informazioa euren webgunean kaleratuko dutela azaldu dute.

Jada Olatukoop sareko kide dira, besteak beste, ondorengo enpresa, elkarte eta kooperatibak: Talaios, Sorginetxe, Totem, Aholku Kooperatiba, Katakrak eta Ximaurpila Elkartea.


Ekonomia soziala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.