Olarizuko etxegabetzea salatu dute elkarretaratze zaratatsu baten bidez

  • Astearte goizean kaleratu ditu Gasteizko Udalak Olarizu auzoko etxe okupatuetan bizi ziren bizilagunak. Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak deitutako elkarretaratze zaratatsuan aldarrikatu dute etxebizitza eskubidea hamarnaka bizilagunek.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 09an - 05:38
Azken eguneraketa: 07:42
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astearte goizean etxegabetu dituzte Olarizuko bizilagunak, bost urtez hamarnaka familia bertan bizi izan ondoren. Azaldu dutenez,»gehiegikeria instituzionalaren biktima» izan dira, «irainak, presioak, utzikeria…» jasan behar izan dute denbora luzez. Kaleratuak eta laguntza gabe utziak izan direla salatu dute.

 

Egoera salatzeko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, elkarretaratzea deitu du Olarizu hiribidean, eta bertan bildu dira hamarnaka lagun Gasteizko Udalaren jarrera salatzeko, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude